santurtziko berbalagunok: Ken Zazpi taldearen kontzertua!!!

2009/12/17

Ken Zazpi taldearen kontzertua!!!

Ken Zazpi taldearen zalea bazara, zortekoa zu!! Izan ere, abenduaren 26an 21:30ean SKAn entzun ahal izando dituzu Udal Euskara Sailak eta Topaguneak antolaturik. Pop-rock soinu atsegin eta sendoek gure gogoa astinduko dute energia pilo askatuz. Tokia, gainera, ezin aproposagoa kontzertu on bat behar bezalako kalitateaz entzuteko, eta larunbat horretarako planik ez baduzu, hartu agenda eta idatzi letra larriz: egun horretan euskal musika!!!

No comments: