santurtziko berbalagunok: 2011.01

2011/01/25

Txindokirako irteera

iritzia: 

Eguraldia lagun, Txindokirako irteera oso arrakastatsua izan zen. 10 lagun bildu ziren euskara gailurrera eramateko. Durangon elurra egin arren, Gizpuzkoan eguzkia izan zuten lagun igoeran.



Igoeran mendilagunek Txindokik eskaintzen dituen bistez gozatu zuten. Mari, Euskal Herriko lamiarik ezagunena, bertan bizi bada ere, inork ez zuen ikusi. Mari ez zen haserretu, eta ez zuen ekaitzik sortu, mendian adeitasunez ibili ziren seinalea. Den - denak mendizale eskarmentadunak izan ez arren, zaitasunak zailtasun gailurrera iritsi ziren. Izan zuten oztopo bakarra hotza izan zen, baina jendearen berotasunak gorputzak epeldu zituen aurrera jarraitzeko.



Euskara oztopo guztien gainetik gailur guztietara helduko da! Mila esker mendilagunak!

2011/01/19

Olentzerori gutunen sariketa.

iritzia: 

Olentzerok Gabonak hurbildu ahala urtero desioz betetako milaka gutun jasotzen ditu. Jostailuak, maitasuna, dirua, osasuna, itxaropena, duintasuna, errespetua,... denetariko eska diezaiokegu magikoa baita.


Duela 15 urtetik Euskara Sailak Olentzerori gutun lehiaketa antolatzen du. Gutun mordo bat jaso ostean urtarrilean Olentzerori gutunen sariketa antolatzen du. Aurtengo sariketa urtarrilaren 26an izango da Kresala aretoan 18:00etan.


Olentzerori bidalitako gutunik onenak zeintzuk izan ote diren jakin gura baduzu, hurrengo asteazkenean kresala aretoan hitzordua daukazu.

2011/01/18

Mendilagunak Txindokira

iritzia: 

Urtarrilaren 23an, igandea, mendilagunak eguraldiak lagunduz gero, Aralarreko mendizerran dagoen Txindoki edo Larrunarri mendira igoko dira. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendi ospetsu hau igoko dute Mari haserretzen ez bada, Txindoki mendia Mari Euskal Herriko lamiarik ospetsuenaren bizilekuetako bat baita.


Mariren laguntzaz hurrengo ibilbidea egingo dute: Larraitz - Egurral lepoa - Txindoki - Egurral lepoa -Muitze - Larraitz. Ibilbideari buruzko informazioa: www.euskal-herria.org/node/13020


Animatuz gero igandean goizeko zortzietan Santurtziko parkean lotu dira mendia eta euskara uztartzeko.

2011/01/10

Etxeko garagardoa egiteko tailerra

iritzia: 

Igande honetan, urtarrilak 16, Santurtziko Kultur Etxeak etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo du. Egun osoko tailerra izango denez (11:00etatik - 18:00etara) bertan bazkalduko da giro aparta sortuz.

Garagardozaleek egundoko aukera izango dute ikasteko zelan egiten den etxeko garagardoa. Garagardozaleak ez direnentzat ere tailer interesgarria izan daiteke non ikasiko duten egunero ezin ikas daitekeena.

Animatu eta ikasi garagardoa egiten euskaraz!!