2009/06/30
Udan ere bizi eta gozatu euskaraz!!
| iritzia: |
2009/06/24
Eki Egunaren biharmunean!!
Bitartean, sabela bete zuen batek baino gehiagok Kultur Etxeko lagunek paratu zuten parrilladari atarramentu bikaina atereaz, eta noski, dantza plazatik gertu zegoen barrak egarria ase zigun bertaratu ginenoi, udaren etorrera gogoan genuen denok honelako konbinazioak ikusita (kalean musika, janaria, edaria..)
Gerora gauaren unerik hunkigarriena iritsi zitzaigun sua pizteaz batera, Mamarigako Kultur Etxeko perkusionistek tinbalen erritmora dantzarazi zuten jendea suari liluraturik so geunden bitartean. Haurrak, gazteak eta helduak sutara desioak botatzen ibili ziren beteko diren esperantzan, eta suaren beroak masailak gorriturik genituela Adarrots taldeak jotzeari ekin zion. Tamalez, ez zuten soinu probarik egiteko aukerarik izan eta hainbat musika tresnak egokitzeko denbora behar dutenez, oztopo teknikoek bertan lagarazi zuten kontzertu eder hau. Pena handia benetan, baina guztioi oso garbi utzi ziguten beren kalitatea, baita gonbidatu ere uztailaren 4an Mendebala jaialdian joko duten kontzertura. Bertan ez da arazo teknikorik egongo!! Argazki guztiak hemen dituzue!!
| iritzia: |
2009/06/22
Bai Esan elkartearen 3. urteurrena mundiala izan zen!!


| iritzia: |
Talde ederra euskal pintxoak egiten ibili zena!!

| iritzia: |
2009/06/19
Gatiburen kontzertua Kabiezesen.
| iritzia: |
2009/06/18
Eki Eguna Mamarigan!!
Berehala harrera egingo diogu udari, berehala eguzki izpiek gure kaleak hartuko dituzte denon umorea epelduz. Jendean kale gehiago, bizitasuna eta mugimendua izango dira nagusi, eta honetaz jakitun Mamarigako Kultur Etxeak (beti bezala autogestioaren bidez) gure egutegian ezinbestekoa den festa bat antolatuko du ostera ere: EKI EGUNA. Ekainaren 23an (asteartea) gure arbasoek antzina egiten zuten legez, egun luzeena ospatuko da sua protagonista delarik. Hona hemen Mamarigako frontoian egingo den jai honen egitaraua: - 19:00etan Patxi Perezen Dantza plaza eta Parrillada
- 22:00etan Sua (Pitxiritxia Sustraiak taldearen eskutik) eta Tinbalada
- 22:30ean Adarrots folk taldearen kontzertua
Tentagarria ezta?? Urte anitz igaro dira jai hau egiten hasi zenetik, gainera urtez urte jendetsuagoa da. Etxean geldituko al zara asperturik?? Animatu eta bizi euskaraz. Informazio gehiago Kulturren webgunean.
| iritzia: |
2009/06/10
Sukaldaritza tailerra: Euskal Pintxoak
Piparrak: Piparra, oliba eta antxoa.
Patata tortila: Patata, tipula eta arrautza.
Bakailao pintxoa: Bakailao , olioa, berakatza eta perrexila.
Bonito pintxoa: Atuna, tipula, piperra (berdea eta gorria), arrautza egosia eta momentuan egindako maionesa (arrautza, ozpina ,olioa eta gatza).
Perretxikoak plantxan: Perretxikoak, berakatza, piper hautsa, ozpina, perrexila, ardo zuria eta olioa.
Txistorra eta odolesteko hostorea: Txistorra, odolestekoa, hostorea eta bexamela.
Pikilo piperra eta antxoa.
Grillo: Uhaza, tipula eta patata egosia.
Gazta eta irasagarra.
Edariak: Txakolina, Errioxako ardoa, sagardoa, ura eta patxarana.
Izena emateko: AEKtik pasatu, deitu 94 493 80 71 telefonora edo bidali email bat. Eta bapo jan ostean, pentsatu hurrengo egunean 20an bertso poteo (20:00etan) eta afaria (22:00etan Don Jaimen) izango dugula Unai Iturriaga eta Andoni Egañarekin Bai Esanen 3. urteurrena ospatzeko!!
ON EGIN BERBALAGUNEKIN!!
| iritzia: |
