santurtziko berbalagunok: korrikaren aurkezpena

2011/02/11

korrikaren aurkezpena

iritzia: 


Korrikaren atarian gaudela, hurrengo ostiralean, otsailak 18, AEK-k antolatuta, Korrika 17ren aurkezpena egingo da Kresala aretoan 19:30ean. Aurkezpenean aurtengo korrikaren nondik-norakoak azalduko dira, hala nola, leloa, omendua, korrika kulturala, euskalaklip lehiaketa... Aukera paregabea KORRIKA 17 girotzeko.


AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa honen prestaketa hasi da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea, kaleratzea eta dirua biltzea helburu dituen ekimen hau gero eta hurbilago dago. Gure herritik apirilaren 15ean pasako da eguerdi aldera eta jada lanean gabiltza.


Lehenengo korrika antolatu zenetik 16 korrika eta 30 urte igaro dira. 30 urtez euskararen alde, normalizaziorako bidean, maite dugun herria euskalduntzen euskalakariak gara eta. Gogora ezazue: maitatu, ikasi, ari... euskalakari!


Informazio gehiagorako: http://www.korrika.org/.



No comments: