santurtziko berbalagunok: 2011

2011/02/21

Umeentzako ipuin kontaketak

iritzia: 

Kultur Etxeak antolatuta, otsailaren 27an, igandea, umeentzako ipuin kontaketak izango ditugu Krispuintxo ipuin kontalariaren eskutik. Ipuinen munduan murgiltzeko aukera izango dute bai umeek baita hain umeak ez direnek ere.


Helduak bagara ere, barnealdean ume bana eramaten dugu, bizitza beste era batez ikusarazten gaituena askotan beharrezkoa baita. Ume hori atera beharra daukagu errealitate gordinari aurre egiteko, alaitzen eta suspertzen gaituen umea. Gero eta gogorragoa den bizimodu honetan ume baten ikuspegia onuragarria da errazteko korapilatzen duguna.


Daramagun umea ateratzeko aukera izango dugu igande honetan.

Berbalagun Portugalete aurkezpena

iritzia: 

Berbalagun Portugalete egitasmoa jaio da. Egindako ahalegin handiak etekinak izan ditu, eta esan dezakegu ezkerraldeko sarea osatu egin dela. Sestao, Santurtzi, Barakaldo eta orain Portugalete. Ezkerraldean 400 berbalagun inguru dituen egitasmoa handitu egin da Portugaleteri esker.

Portuko Udalak baimena eman ostean, ekimena poliki-poliki martxan jarriko dugu. Urratsak egin dira, eta ostegun honetan, otsailak 24, aurkezpena egingo da Santa Klaran 19.00etan. Aurkezpen honetan ekimen honetan parte hartu duten hainbat lagun izango ditugu hizlari, besteak beste, Alfre Elgezabal Portugaleteko dinamizatzailea

Babesa eman diezaiogun aurkezpenera joanez!

Ongi etorri Portu!

2011/02/17

Mendilagunak Erlon

iritzia: 

Hau talde hau!

Argazkian dituzuen neska-mutil puska-katxarroak mendilagunak dira. Otsailaren 13an Erlo mendira abiatu ziren gogotsu eta kementsu. Haizeari aurre eginez berriz ere euskara eta kirola uztartu zituzten.

Azken bolada honetan mendilagun kopurua igo egin da txangoen arrakasta handituz. Aurpegiei baino ez diezue erreparatu behar argi ikusteko gure mendilagun ausarten poza.

Hurrengo txangoa martxoan egingo dute, eta martxoko euskararen agendan iragarriko da jende gehiagok izena eman dezan. Euskaldun ditzagun mendiak!

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero klikatu hemen



2011/02/15

KORRIKA 17ren kanta

iritzia: 

Jon Anzaren liburuaren aurkezpena

iritzia: 

Otsailaren 22an (asteartea) 19:30ean "Jon Anza ¿El Ășltimo crimen de Estado?" liburuaren aurkezpena izango dugu Joseba Zinkunegi idazlearekin Kultur Etxean.
Lan honek ETAko militante Jon Anzaren bizitza azaltzen du, eta benetan gertatutakoa dakarkigu.
Halaber, estalki modura jardun duen ikerketaren ibilbidea marrazten du liburuak, gertakari larriak ezkutatzen saiatu dena; hainbat komunikabide, alderdi politiko eta eragile izan dira hori salatu dutenak, eta “gerra zikinaren” pasarte berri baten susmo sendoa hizketagai jarri dute.

2011/02/14

Denok sagardotegira!

iritzia: 

Sagardoaren denboraldian murgilduta egonda, otsailaren 26an Hernaniko Larregain sagardotegia joango gara. Autobusa Santurtziko parkeko arkupeetatik aterako da 17:30ean.

Iazko ziklogenesia ahaztuta, afaldu aurretik poteotxoa egingo genuke. Afalostean, 01:00/1:30ean itzuliko ginateke. Batzuk ziklogenesiaren zain egon arren, ea eguraldiak laguntzen duen dena ondo ateratzeko. Iaz bi autobus bete genituen. Ea aurtengo erantzuna iazkoa bezain ona den eta iazko errekorra berdintzen dugun.

Santurtzi eta Portuko AEKn izena eman dezakezue, eta bertan ordaindu (39 €). Otsailaren 18a izena emateko azken eguna. TXOTX!!

2011/02/11

KORRIKA arropa

iritzia: 



Berri dezagun armairua Korrikaren arropa erosiz!. Santurtzin ITOITZ dendan korrika arropa dugu. Mamarigako biragunetik hurbil dago Itoitz.

Mota askotako jantziak topatu ahal izango ditugu: kamisetak, sudaderak, prakak... Euskara bezain anitza den arropa. Argazkian daudenak bezain dotore egon nahi baduzue hurbil zaitezte Itoitzera eta aukeratu ondoen emango dizuen jantzia.

korrikaren aurkezpena

iritzia: 


Korrikaren atarian gaudela, hurrengo ostiralean, otsailak 18, AEK-k antolatuta, Korrika 17ren aurkezpena egingo da Kresala aretoan 19:30ean. Aurkezpenean aurtengo korrikaren nondik-norakoak azalduko dira, hala nola, leloa, omendua, korrika kulturala, euskalaklip lehiaketa... Aukera paregabea KORRIKA 17 girotzeko.


AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa honen prestaketa hasi da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea, kaleratzea eta dirua biltzea helburu dituen ekimen hau gero eta hurbilago dago. Gure herritik apirilaren 15ean pasako da eguerdi aldera eta jada lanean gabiltza.


Lehenengo korrika antolatu zenetik 16 korrika eta 30 urte igaro dira. 30 urtez euskararen alde, normalizaziorako bidean, maite dugun herria euskalduntzen euskalakariak gara eta. Gogora ezazue: maitatu, ikasi, ari... euskalakari!


Informazio gehiagorako: http://www.korrika.org/.



2011/02/10

Bertsolaritza ikastaroa

iritzia: 


Bertsolariak jaio ala sortu egiten dira, horixe da gakoa!.

Bertsolariak jaiotzen direla uste dutenei Kultur Etxeak sortu daitezkeela ere erakutsi nahi die Bertsolaritza ikastaroaren bidez. Mundu emankor eta zoragarri honetan murgildu nahi baduzu Kultur Etxeak aukera emango dizu asteazkenero 18:00etatik 19:30era.

Babes ditzagun euskara eta Kultur Etxea bertsoak eginez, kantuka ibiliz, euskararen mezua bazter guztietara hel dadin.
Nork esan zuen Mamarigan ez dagoela bertsozalerik? Izena emateko azken eguna otsailaren 14a. Izena emateko : mamarigakokultur@yahoo.es


2011/02/08

Mendilagunak Erlora

iritzia: 

Mendilagunak berriro martxan dauzkagu. Igande honetan, otsailak 13, Erlo mendira abiatuko dira. Erlo Gizpuzkoaren bihotzean kokatzen den mendi erraza da, harkaitzez beteta dagoen arren. Igotzeko Azkoitiraino abiatuko dira eta bertan igoera hasi.

Txindokirako txango arrakastatsuaren ostean, mendilagunak inoiz baino motibatuago eta indartsuago daude igandeko irteeraren aurrean. Adorea eta kemena dira mendilagunen ezaugarriak, eta igande honetan edozein gailurretara igotzeko gaitasuna erakutsiko digute.

Ohi bezala 08:00etan geratuko dira Santurtziko parkeko tren geltokian.

Ibilbideari buruzko informazio gehiagorako: www.euskal-herria.org/node/13133.
Gora gure mendilagunak!!












2011/02/07

Mintzapraktika egitasmoa neurtzen

iritzia: 


Ostegunean, otsailak 3, euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan " mintzapraktika egitasmoaren eraginkortasuna neurtzen" ikerketaren emaitzen aurkezpena izan zen, Aztiker enpresak egindako ikerketa.

Honen arabera, gaur egun 3700 berbalagun inguru daude mintzapraktika egitasmoari babesa ematen. Dela Berbalagun, dela mintzalagun, dela mintzakide, jende andanak parte hartzen du egitasmoa handituz. Egunez egun handituz eta zabalduz doan egitasmoa parte-hartze itzelari esker.

Euskaldunok argi daukagu hau bezalako proiektu baten garrantzia, batik bat eremu erdaldunetan, eta egunero erakusten dugu eginez ondoen egiten duguna, berba eginez, hain zuzen ere. Normalizaziorako bidean denok daukagu zer esan, zer esan EUSKARAZ. Gizartearen arlo guztietan euskaraz mintzatzeko eskubidea izanik, defendatu behar dugu berba eginez eta elkarlanez.

Bestaldetik egitasmo honetan parte hartzen duzuen guzti-guztiak zoriondu nahi zaituztegu egiten ari zareten lanagatik. Adin tarte guztietako jendeak parte hartzen du egitasmo honen aniztasuna erakutsiz, Euskal Herria anitza baita. Aniztasuna ere ekintzei dagokienez: Tailerrak, ikastaroak, txangoak, poteoak, antzezlanak...



Bihotz-bihotzez ZORIONAK BERBALAGUN!!

2011/02/04

Ipuinaren ordua

iritzia: 

Otsailaren 9an, bai Udal Liburutegi Sareak bai Kultura eta Euskara sailek antolatuta Ipuinaren ordua izango dugu liburutegi nagusian 17:30ean. Publiko orori zuzendutako ipuinak entzun ahal izango dira.


Utz diezaiogun geure irudimenari hegan egiten ipuinen erresumara!. Ahaztu egunerokotasuna eta bidaia dezagun nahi dugun lekura.


Informazio gehiagorako: biblioteca@santurtzi.net

2011/02/03

Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe

iritzia: 

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak nazio manifestaziora deitu du otsailaren 12rako "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean. Donostian izango da mobilizazioa eta Bulebarretik aterako da arratsaldeko 17:00etan.

Portugaletetik autobusa jarriko da, betiko lekuetan (Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo eta Itzubaltzetako herriko tabernetan eta Mamarigako Kultur Etxean) izena emateko zerrenda izango duzue; Santurtziko parkean eta Javan 15:00etan hartzeko aukera izango da.

Horrekin batera, manifestazioaren lelo berbera daraman manifestua ere publiko egin dute EHEko kideek agerraldian. Aipatu manifestuaren aitzakiapean herri zein nazio mailako harreman dinamika zabala jarri du martxan eragile euskaltzaleak norbanako zein eragileei manifestuaren edukiak helarazi eta mobilizaziora erakartzeko. Manifestua EHEren webgunean ere eskegi da herritarrek sinatu dezaten. Manifestazioaren bukaerako ekitaldian ekimen berezirik ere egongo da. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri merezitako omenaldia egingo baitzaio.

Manifestuari atxikitzeko hurrengo lotura sakatu:
http://www.euskalherrianeuskaraz.org/index.php/orokorra/483-sasi-guztien-gainetik-euskaldun-eta-burujabe

Nazio manifestazioaren inguruko informazio gehiago:
EHEren web orrialdean:
http://www.euskalherrianeuskaraz.org/

2011/02/01

Santa Ageda Santurtzin

iritzia: 

Heldu zaigu, berriz ere, Santa Ageda. Bezperan, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu beti. Oles egitea norbaiti dei edo eskatzea da, ate joka diru eta janari eske ibiltzea. Gaur egun Euskal Herriko txoko askotan ohitura hau bizirik dago, hala nola, Santurtzin.


Santurtziko hainbat talde otsailaren 4an kalera ateratzen dira oles egitera. Aurten ere ohiturari eutsiz kaleak jende eta makilez beteko dira. Makila hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua eta janaria biltzeko etxez etxe, atariz atari ibiliko dira.


Hona hemen abesten den kopletako bat:


Aintzaldun daigun Agate Deuna


Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.


Santa Ageda bezpera dugu

Euskal Herriko eguna

etxe guztiak kantuz

aukeratua duguna.


Bera-Kruzetik etorri gara

taldean neska-mutilak

Santa Ageda omenez hartuta

soinuaz eta makilaz.

Bat, bi, hiru... Eup!!!

2011/01/25

Txindokirako irteera

iritzia: 

Eguraldia lagun, Txindokirako irteera oso arrakastatsua izan zen. 10 lagun bildu ziren euskara gailurrera eramateko. Durangon elurra egin arren, Gizpuzkoan eguzkia izan zuten lagun igoeran.



Igoeran mendilagunek Txindokik eskaintzen dituen bistez gozatu zuten. Mari, Euskal Herriko lamiarik ezagunena, bertan bizi bada ere, inork ez zuen ikusi. Mari ez zen haserretu, eta ez zuen ekaitzik sortu, mendian adeitasunez ibili ziren seinalea. Den - denak mendizale eskarmentadunak izan ez arren, zaitasunak zailtasun gailurrera iritsi ziren. Izan zuten oztopo bakarra hotza izan zen, baina jendearen berotasunak gorputzak epeldu zituen aurrera jarraitzeko.



Euskara oztopo guztien gainetik gailur guztietara helduko da! Mila esker mendilagunak!

2011/01/19

Olentzerori gutunen sariketa.

iritzia: 

Olentzerok Gabonak hurbildu ahala urtero desioz betetako milaka gutun jasotzen ditu. Jostailuak, maitasuna, dirua, osasuna, itxaropena, duintasuna, errespetua,... denetariko eska diezaiokegu magikoa baita.


Duela 15 urtetik Euskara Sailak Olentzerori gutun lehiaketa antolatzen du. Gutun mordo bat jaso ostean urtarrilean Olentzerori gutunen sariketa antolatzen du. Aurtengo sariketa urtarrilaren 26an izango da Kresala aretoan 18:00etan.


Olentzerori bidalitako gutunik onenak zeintzuk izan ote diren jakin gura baduzu, hurrengo asteazkenean kresala aretoan hitzordua daukazu.

2011/01/18

Mendilagunak Txindokira

iritzia: 

Urtarrilaren 23an, igandea, mendilagunak eguraldiak lagunduz gero, Aralarreko mendizerran dagoen Txindoki edo Larrunarri mendira igoko dira. Gipuzkoa eta Nafarroa artean dagoen mendi ospetsu hau igoko dute Mari haserretzen ez bada, Txindoki mendia Mari Euskal Herriko lamiarik ospetsuenaren bizilekuetako bat baita.


Mariren laguntzaz hurrengo ibilbidea egingo dute: Larraitz - Egurral lepoa - Txindoki - Egurral lepoa -Muitze - Larraitz. Ibilbideari buruzko informazioa: www.euskal-herria.org/node/13020


Animatuz gero igandean goizeko zortzietan Santurtziko parkean lotu dira mendia eta euskara uztartzeko.

2011/01/10

Etxeko garagardoa egiteko tailerra

iritzia: 

Igande honetan, urtarrilak 16, Santurtziko Kultur Etxeak etxeko garagardoa egiteko tailerra egingo du. Egun osoko tailerra izango denez (11:00etatik - 18:00etara) bertan bazkalduko da giro aparta sortuz.

Garagardozaleek egundoko aukera izango dute ikasteko zelan egiten den etxeko garagardoa. Garagardozaleak ez direnentzat ere tailer interesgarria izan daiteke non ikasiko duten egunero ezin ikas daitekeena.

Animatu eta ikasi garagardoa egiten euskaraz!!