santurtziko berbalagunok: Berbalagunok Santurtziko kaleak hartu genituen!!

2009/12/14

Berbalagunok Santurtziko kaleak hartu genituen!!


Ostiraleko gaua zoragarria izan zen euskararentzat. 80 pertsona inguru (jendetza hori zenbatzea ezinezkoa zen) Txitxarrako tabernak euskalduntzen ibili ginen, hori izan zen hori jende andana!! Eta denok euskaraz!!! Beste garaipen txiki bat eskuratu dugu Santurtzi euskalduna lortzeko bidean. Bide zail eta nekosoa jakina, baina baita dibertigarri eta gozagarria ere. Bestela galdetu bertso-triki poteoan egon zen edonori. Bertsolariak zirikatzaile apartak (Jokin, Gabi eta Aingeru) eta musikariak (Efren, Janire eta Josi) taberna guztiak dantzan jartzeko modukoak izan ziren. Berbalagunok eta Udal Euskaltegiak antolaturiko ekimen honetara bertaratu ginenok pozaren pozez aritu ginen bertsotan kantari eta dantzetan abil (salbuespenak salbuespen jakina!!) Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.

1 comment:

Gotzone said...

euskaraz bai, baina berbalagunok beti parrandaren baten zabiltzate. OSO LAN POLITA egiten ari zarete bertan zaudeten guztiok. Jarraitu aurrera Santurtzi euskaldundu arte!