santurtziko berbalagunok: Erdizka lauetan Santurtzin

2009/12/17

Erdizka lauetan Santurtzin

Ziur asko maiz izan duzu dantza egiteko abagunea, eta are ziurrago plazara ateratzeak kikildu zaitu zure ustetan ez baitakizu dantzatzen. Eta jakina denez, hobe da geldi egotea honelako kasuetan barregarri geratu nahi ez badugu. Osterantzean, plazan inolako lotsa eta zailtasunik gabe dantzan dabilen jendearen harridura aurpegiak pairatu beharko zenituzke!!! Eta zure artean diozu: “egunen batean ondo ikasi eta ausartuko naiz”
Zure kasua hau bada, Erdizka Lauetan taldeari esker dantza egiteko oinarrizko urratsak ikasi ahalko dituzu abenduaren 26an 18:00etan Gernika parkean. Udal Euskara Sailak antolatutako emanaldi honek ez du soilik balio hasiberrientzat, aritutakoek ere ezinbesteko papera baitute besteei laguntza ematen!!!

2 comments:

Anonymous said...

Nongoak dira atzeko banderak?

santurtzi euskalduna said...

Bi Kataluña eta Okzitaniakoak. Besteak ez dakit nongoak diren. Erdizka Lauetanen orrian sartuz gero, beraiei galdetu ahal diezu zuzenean. Ondo segi!!