2009/12/22
Sonia, Neguko euskara izpia.
Urtarrileko agenda ikusgai.
Berbalagunek kredituak eskura ditzakete unibertsitatean.
AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte. Adostutakoa honakoa da:- Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleak ikas-prozesua amaitzen laguntzea. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu
- Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lizkieke..
- AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.
2009/12/17
Umeentzako zinema Gabonetan.

Pluk eta bere Garabia abenduak 28 12:00etan
Pluk haur ilegorriak atoidun kamioian bidaiatzen du. Bizitzeko leku baten bila dabil eta lorategi batekin egin du topo. Bertan, etxebizitza-eraikina altxatzen ari dira eta Thumper anaiak, bost anaiak, han bizi dira. Guztiak batera eta bidean aurkituko dituzten beste lagunek lagunduta, lursail berdea suntsi ez dezaten eta horren ordez haurrek lasai eta bakean jolasteko leku bihur dadin saiatuko dira. Pluk van de Petteflet Annie M. G. Schmidt-ek (1911-1995) idatzitako haur-literatura holandarreko klasikoa da, idazle berak idatzi ditu, beste askoren artean, Jip en Janneke eta Minnie.
Olentzero eta Oparien Ordua abenduak 29 12:00etan

Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herriko nagusiak elkarrekin erretxinduta dabiltza, mesfidati. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendietan istripua izan duen atzerritar batek dauka. Dirua eta ospea agindu die hegazkina topatuko duenari.
Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Ordulari magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu.
Honez gain, herriko haurrek izango duten Gabonetako programazioa ikusi nahi baduzu, klikatu honen gainean.
Ken Zazpi taldearen kontzertua!!!
Erdizka lauetan Santurtzin
Ziur asko maiz izan duzu dantza egiteko abagunea, eta are ziurrago plazara ateratzeak kikildu zaitu zure ustetan ez baitakizu dantzatzen. Eta jakina denez, hobe da geldi egotea honelako kasuetan barregarri geratu nahi ez badugu. Osterantzean, plazan inolako lotsa eta zailtasunik gabe dantzan dabilen jendearen harridura aurpegiak pairatu beharko zenituzke!!! Eta zure artean diozu: “egunen batean ondo ikasi eta ausartuko naiz”2009/12/14
Olentzero Santurtzira iritsiko da
Negua gain-gainean dugula Olentzero etorri ohi zaigu honen berri ematera: jendea kale ertzetan zain, umeen begiak platerak bezain borobilak, gurasoen irribarrea… Ohiko elementuak dira neguaren etorreran. Hemendik gutxira egunak ilun-ilunak izango dira baina Olentzerori jaramon eginez gero, urtean izandako gazi-gozoak albora ditzakegu, eta urte berria kemen eta gertaera onez beterik helduko zaigu. Santurtzin badakigu data hauek oso garrantzitsuak direla, eta hau dela eta, talde ugarik Olentzeroren irteerak antolatzen dituzte auzo guztietan: Kabiezes, Mamariga, Donibane, erdialdea…Bakoitzak aukera dezala zein duen gogokoago eta parte hartu abenduaren 24ko ekintza hunkigarri honetan!!!
Negu Eguna jaia Mamarigan!!!
18:30ean Negu Egunaren aurkezpena egingo da eta aurten jazotako gauza txarrak erreko ditugu
19:00etan Olgetan taldearekin erromeria aparta izango dugu
19:30etik aurrera Gazta, ardoa eta barazkiz gainezkako saski baten zozketa eta salda gehi gaztaina banakera!!!
Antzinako euskaldunek legez urtea agurtu gura duzu?? Aukera paregabea duzu ekimen honekin. Animatu eta ez geratu lozorroan!!
Potxin eta Patxin umeekin jolasteko prest.

Ez dakizula nortzuk diren, adi irakurri:
POTXIN eta PATXIN artistak ideia berriekin datoz, haurren parte hartzea eta irribarrea bultzatuz, kontent egoteko tresnen beharrik ez dagoela erakutsiz, imajinazioa erabiliz entretenitzen dituzte.
Gorputz espresio, musika, malabare, mimoen bidez saio alai eta bizi bat eskaintzen dute. Urtero antzezlan berri bat aurkezten dute eta urtean zehar antzezlan hori herriz herri ibiltzen da, plaza, auzo, eszenatoki, kiroldegi, frontoietan... Mimo-keinu, imintzioak, jolasak ikuskizunaren parte bilakatzen dira.
Berbalagunok Santurtziko kaleak hartu genituen!!

2009/12/11
Egunkaria orain eta beti libre!!!

2009/12/04
Berbalagun eta euskaltzaleon Bertso-triki poteo mundiala!!
Berbalagunok Santurtziko kaleak euskararentzat gordeko ditugu hurrengo abenduaren 11n (ostirala) 20:00etatik aurrera. Zergatik? Bada gabonak heldu aurretik, Ttipi-Ttapa Txitxarrako tabernatik abiatuta Bertso-triki poteo mundiala egingo baitugu Udal Euskaltegiaren laguntzari esker.Ostera ere albokoek burua biratuko dute euskara entzundakoan, baina gogora etorriko zaie ez dela lehen aldia, berbalagunak elkartzen direnetik euskara eguneroko bizitzan dugulako sartuta: kalean, tabernetan, mendian, parkean, antzerkian…
Honengatik eta egindako lan gogor eta pozgarria ospatzeagatik, Santurtziko euskaltzale guztiok derrigorrezko hitzordua izango dugu egun honetan. Abestu, dantzatu eta ondo pasatu nahi duzu? Gainera euskaraz?? Bada ez pentsatu bitan eta etorri gurekin Bertso-triki poteora, ikaragarri ondo pasako duzu eta!!!
Txoriburuak umeentzako filma.
Santurtziko umeek euskarazko zinemarekin ondo pasatzeko aukera izango dute berriro ere Udal Euskara Sailaren eskutik. Izan ere, abenduaren 10 eta 11n SKAn Txoriburuak filma ikusgai izango dute SKAn. Hona hemen sinopsia:Lis ama gozoa, baina ezohikoa da: batzuetan oso bizikor eta alaia da, bestetan ordea inor baino ezkor eta ilunagoa. Amona beti dago inguruan denak zaintzeko prest, zorigaitzeko egun batean istripu bat izaten duen arte. Orduan, gauza oso bestelako bilakatuko da. Lis Ceerekin geratzen hasten da eta Bonniek bere ametsik handiena egia bihurtuko dela usteko du: anaia bat izango duela. Dena den, Lisi ez zaio ideia hau gehiegi gustatzen, maskota bat ideia hobea dela uste du. Horregatik, egun batean Bonnieri sorpresa bat emateko asmoz, elefante bat eramango du etxera
Euskaldunon Egunkaria gogoan eta elkartasunez.
Tamalez, asko dira gure euskarak pairatzen dituen bidegabekeriak. Hizkuntza txikia izaki egin dizkioten erasoen tamainak bere ahulezia besterik ez du erakusten. Euskaldunok oraindik ere arazo gehiegi dugu geure hizkuntzan bizi eta gozatzeko, libre sentitzeko. Izan ere, gaztelania da nagusi arlo guzti-guztietan eta jende askoren lana ezinbestekoa da egoera hau iraultzeko. Duela 19 urte pentsaezina zen euskara hutsezko eguneroko bat argitaratzea, munduari ez bide zitzaion bideragarria iruditzen; eta hala ere, zenbait kazetari nahiz euskaltzaleren kemenari esker Euskaldunon Egunkaria sortu zen apustu ezin ausartago batean. Baina nonbait, batzuek ezin dute euskararen aldeko lana ikusi ere egin, eta zentzugabekeriari jaramon eginez adierazpen askatasunari egin dakiokeen urraketarik gordinena egin zuten: Euskaldunon Egunkaria itxi eta bertako langile andana auziperatu. Epaiketa gain-gainean dugu dagoeneko eta zigor handiak eskatu dituzte kazetari eta euskaltzale hauentzat. Harribola kultur elkarteak , honetaz jakitun, Egunkariko adiskideei elkartasuna adierazi nahi die hitzaldi interesgarri hau Portugaleten antolatuz:EGUNKARIAREN AURKAKO EPAIKETA.
Hizlaria: Txema Auzmendi jesuita, Egunkariako Administrazio Kontseiluko kidea eta auzipetua.Eguna: abenduak 10, osteguna Naziarteko Giza Eskubideen Eguna
Ordua: Iluntzeko 8ak
Tokia: Nazaret parrokiako lokaletan (Carlos VII kaletik hurbil, botika ondoko autobus-geltokitik 100 metrora, metro geltokiaren beste aldean). Udalak ikaragarrizko trabak jarri dizkie beste nonbait egiteko hitzaldi politikoa zela argudiaturik.
2009/11/30
Berbalagunok Durangoko Azkora goaz!!
Datorren ostiralean Durangoko Azokak ateak irekiko dizkigu euskaltzale guztioi. Ohi bezala, hara bertaratu ahal izango gara azken liburu zein disken artean arakatzeko asmoz. Buelta pare bat eman, gogoko zerbait erosi eta giro euskaltzalean murgiltzeko parada helduko da!! Honetaz jakitun, larunbat goizeko berbalagunek Azokara joatea pentsatu dute txango bat antolatuz. Ideia bikaina zalantzarik gabe, eurek ekimena hartu eta irteera bikaina egitea proposatu dute.Hara joateko asmorik baduzue, zuen kabuz egin dezakezue edota larunbateko berbalagunekin. Baina honetarako izena eman behar duzue zenbat auto beharko diren aldez aurretik jakiteko. Ikusten duzuenez, talde bakoitzak bere gauzak egiten ari da. Hori da bidea hain zuzen ere, berbatalde sortzaileak izanik askoz gauza gehiago egin daitezke euskaraz!!! Eta besteok zer, Durangora joateko prest??
2009/11/26
Piano bat bertsotan kontzertu desberdina!!
Kresalako eszenatokira bi musikari aterako dira. Euren izenak Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaran dira. Bertsolaritza bezalaxe, musika ere bat-batean asma daitekeela erakutsiko dute biek. Ikuskizuna ikustera doan edonork paper batean idatzi beharko ditu gustukoenak dituen euskal abestiak. Musikariek, zozketa bidez, unean bertan aterako dute interpretatu beharreko abestia. Era horretan, musikariak bat-bateko jardunean nola ari diren ikusiko dute ikusleek, beraiek izango baitira une bakoitzean erabakiko dutenak zer entzun nahi duten.
Euskara eguna Itsasoko Ama eskolan
Abenduaren 3an (osteguna) ohikoa denez, Euskara Eguna ospatuko dute hainbat tokitan. Abestiak, musika, jolasak, pelikulak... egongo dira euskaltzaleon eskura. Haietako batzuk Itsasoko Ama eskolan izango ditugu:- 09:00etan Denok patioan Kiribil maskoataren mezua entzun eta Behin Betiko kanta abestuko dugu.
- 09:30ean Geletan Bertso saioak izango dira
- 15:30ean Jolasak eta euskal dantzak izango dira
Dena da gutxi euskara biziko bada, zoritxarrez gaur egun ere geure hizkuntzak egoera zaila du aurretik, eta eskuan ditugun datuak ez dira baikorrak izateko modukoak. Horregatik da hain inportantea herri honetan euskararen aldeko eragile guztiek egiten duten itzelezko lana. Horregatik da garrantzitsua Itsasoko Amak antolatu duen jaia. Izan ere, denon ekarpena ezinbestekoa da euskararen biziraupenerako. Eta jakina, euskararen aldeko lana egunero egiten dena da, hau ezin zaigu inola ere ahaztu.
Liburutegi magikoak ekimena
Santurtziko Udal Liburutegi Sareak ekimen berezi eta interesgarri bat abian jarri du herriko haurren gozamenerako: Liburutegi magikoak. Bertan denetarik aurki dezakezue: magia, fantasia, trebezia... Hamaika ekintza desberdin eta orijinalak denon irudimena hegan jar dadin. Zure auzotik mugitu gabe gainera. Hona hemen atondu duten egitaraua auzorik auzo:
Donibane auzoko liburutegian:
Abenduaren 1ean 17:30ean Balen magoa
Abenduaren 15ean 17:30ean Puxika tailerra
Kabiezesko liburutegian:Abenduaren 3an 17:30ean Balen magoa
Abenduaren 17an 17:30ean Puxika tailerra
Animatu eta parte hartu dinamika dibertigarri hauetan. Oraindik ere garaiz zaude zure sormena lantzeko!!
Olentzerori gutun lehiaketa


Bertsolari Txapelketa nagusia BECen!!

2009/11/25
Abenduko agenda prest eta eskura!!
2009/11/18
Malabare Tailerra euskaraz!!!
Hala mintzatu zen Zappatrusta antzerki paregabea!!
Antzezlan zoragarri eta paregabea ikusteko parada izango dugu hurrengo asteko ostegunean, azaroak 26, Kresalan 20:00etan Bai Esan Euskara Elkartea eta Udal Euskara Sailari esker. Izan ere, Ander Lipus eta Karabanak beren lana aurkeztuko digute: Hala mintzatu zen Zappatrusta.Gure iritziz, ezinbesteko antzezlana da hau, beraz, hemendik hara joatera animatzen zaituztegu emankizun bikain hau gal ez dezazuen. Informazio gehiago Bai Esan euskara elkartearen orrian duzue. Hona hemen sinopsi laburra:

Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabanea, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin daude: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfasteko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Estepean Asekas Lekeitioko skratxerra, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira heltzeko: eroan genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, Australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan…
2009/11/17
Berbalagunok mendi talde bat egingo dugu: Mendilagunak!!
2009/11/16
Mendi irteera paregabea izan genuen!!
Giro paregabean aritu ginen jo eta su mendiko aldapak igo guran, gainera, nola edo hala, den-denok lortu genuen tontorrera iristea. Behartu barik, denon erritmoa errespetatuz irteera bikaina atera zitzaigun. Eguraldia ere gure aldeko suertatu zen, euri arrastorik ez baitzen inon agertu. Berdin da noiz edo zein urtarotan egiten ditugun txangoak, zeren eta beti jende andana animatzen baita. Gauzak honela, mendi irteera ugari egingo dugula ematen du, eta laster barik honen inguruko informazioa izango duzue. Oraingoz ikusi hemen klikatuta ibilaldian ateratako argazki ederrak.
2009/11/13
Peru eta otsoa. Haurrentzako antzezlana.
Hurrengo asteko igandean, azaroak 23, eguerdiko 12:30ean hitzordu polita izango dute Santurtziko haurrek Peru eta Otsoa txotxongilo antzerki paregabearekin. SKAn eskainiko duten antzezlan polit honek doinu eder eta sarkorrak eskainiko dizkigu. Hona hemen laburpena: Bizikleta martxa aparta!!

*Sestaotik: Kaskon 09:30ean
Zer ez zaretela animatuko?? Ia ba, mugitu ipurdi horiek eta ekin euskarari!! Izena emateko bidaliguzue email bat.
Mad Science: Zientziarekin gozatzeko ikuskizuna.
Gainera, zientzia aipatuta denoi etortzen zaigu burura asperdura berba, eta hau ez da guztiz egia. Izan ere, ikasteko bide asko baitaude, eta honek ez du esan nahi aspertu beharrean gaudenik. Hau dela kausa, Mad Science: zientziarekin gozatzeko ikuskizuna baliaturik teknologia zernait interesgarri zein dibertigarria dela adieraziko digute. Noiz? Azaroak 21 larunbata 12:30ean. Non? Gernika Parkean. Antolatzailea:Udaleko Euskara Saila Udazkena euskara kanpainaren barnean.
Bestela ondo... ezta? antzerki barregarria

Pantxikarekin barreari eutsi ezinik!!!
2009/11/10
Fakturak euskaraz!
Euskaraz bizitzeko hona hemen hainbat proposamen. Eskatu eta kontsumitu euskaraz!!Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.
Jasotzen dugun informazioa euskaraz:
EUSKADIKO KUTXA edo CAJA LABORAL: bulegoan eskatu
KUTXA
CAN BBK CAJA VITAL KUTXA IPAR KUTXA
BANESTO
BBVA
GUIPUZCOANO, BANKINTER, SANTANDER
TELEFONICA 1004ean eskatu
EUSKALTEL Informazioa euskaraz: eskuko telefonotik 262, gero sakatu 1.Finkotik 1717 VODAFONE : 123an
BESTELAKOAK 2 aukera daude euskaraz: -Aitorpena egin -Informazioa jasotzea
http://fakturakeuskaraz.galeon.com/
2009/11/04
Mendi irteera berbalagunekin.

09:30etan Banco Guipuzkoanoren ondoan (Parkeko arkupeetan) lotuko gara gerora Trapagarako busa hartzeko. Bertatik funikularrez Zugaztietaraino igo ondoren, gure mendi txangoa hasiko da: La Reinetatik abiatuko gara Piko de la Kruzeraino.

Ez ikaratu mendira normalean joaten ez zaretenok, ibilaldi hau nahiko erraza baita, hots, edonork egin dezake. Gainera erritmo sosegatuan egingo dugu eta inor atzean geratuko balitz, itxarongo genioke, hortaz, ez larritu eta parte hartu!! Txangora joateko izena eman behar da azaroaren 13a baino lehen: bidali email bat edo pasatu AEKtik. Udazkenak gure mendiei ematen dien kolore izugarria ikusi nahi???
Birusak erasoan!!! Toni La Salen eskutik

Baina hau guztia ez zaio batere axola Toni La Sali. Bera bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da gizon hau horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai?
Nik Egin Beharko antzezlan paregabea!!
Ez da ohiko antzezlana izango, hauxe orijinal samarra izango baita: algarak Santurtziko kaleetatik entzungo dituzte!! Honenbestez, hitzordu aparta dugu azaroaren 12an (osteguna) 20:00etan Kresalan Udal Euskara Sailak antolaturik Udazkena euskaraz kanpainaren barruan!!2009/11/02
Bertso zakutoa, kantatzea baino gehiago.
2009/10/29
Perkusio erritmoan dantza egin gura duzu???

Zirko tailerrak Donibane auzoan

Munduari bira hamaika bideetatik.

Guk beharbada ez dugu horrenbeste denbora Munduari bira hamaika bidetatik egiteko, baina, nik uste hurrengo ostiralean, azaroak 6,
20:00etan Kresalara hurbil gaitezkeela eta bertako eserlekuetatik gure bira pertsonala egin dezakegula. Euren istoriei adi eta lasai. Ez gara nekatuko gero!! Hortaz, hartu dezagun Udaleko Euskara Sailak udazkena euskaraz kanpainaren barnean egindako gonbita.



