santurtziko berbalagunok: Sagardotegia eta ziklogenesi madarikatua!!!

2010/03/01

Sagardotegia eta ziklogenesi madarikatua!!!


Inoizko sagardotegi aldrebestuena izan zenak bukaera ezin hobea eduki zuen. Hernanira joan ginen 103 berbalagun eta AEK-ko ikasleok ez genuen espero zorioneko ziklogenesi lehergarri horrek horrenbeste kalapita eragingo zuenik!!! Hernanira iritsitakoan bertako udaltzainek bi aukera eskaini ziguten: Bilbora itzuli edo Hernanin goizeko 04:00ak arte geratu autobusak ordu horretara arte mugitzea galarazita baitzegoen… Hortaz, AEK-ko irakasle parrandazaleek erabakia hartu zuten berbalagun zein ikasleekin adostu ostean: Sagardotegira joan!!! Larregain sagardotegian giroa ezin hobea izan zen, eta denok menu zoragarriaz gozatu genuen: bakailao tortilla zaporetsua, ahoan desegiten zen bakailaoa, txuletoi samur guria, gazta, teilak… Txuletoia birritan jan zuenik ere egon zen!!

Afalostean 04:00ak arte busak mugitzerik ez zegoenez, atseden hartu nahi zutenek autobusetan hartu zuten aterpe. Gainerakook, aldiz, sagardotegiko langileen autoetan abiatu ginen Hernanira parranda txikia egiteko xedez… Zinez gau ahaztezin eta xarmangarria.. Ziklogenesiak apika kalteren bat edo beste sorraraziko zuen, baina, guk uste sagardoak aje handiagoak utzi zituela Hernaniko bazterretan!!! Argazki guztiak hemen klikatuta.

No comments: