santurtziko berbalagunok: Adarrots Ezkerraldeko folk musikaren erakusle onena.

2010/03/17

Adarrots Ezkerraldeko folk musikaren erakusle onena.

Datorren martxoaren 27an, larunbata, 22:00etan Adarrots folk taldearen kontzertua izango dugu ikusgai Munich tabernan Gazteboxen eskutik. Hitzordu aparta musika mota hau gogoko dutenentzat, gainera zenbait estilo uztartzen dituztela aintzat hartzen badugu, folk estiloa bere esparru zabalean miretsi ahal izango dugu talde honi esker. Ez da Santurtzin eskainiko duen lehen kontzertua, eta zorte apur batekin askoz gehiago etorriko dira. Oraingoz gozatu bideoaz eta animatu kontzertura joaten.

No comments: