santurtziko berbalagunok: Euskal Hezkuntzaren aldeko manifestazioa.

2010/03/03

Euskal Hezkuntzaren aldeko manifestazioa.

Azken ikerketetan atera diren emaitzek diotenez, A ereduak ez du inor euskalduntzen, B ereduak ikasleen herena besterik ez eta D ereduak ikasleen hiru laurdenak. Hain kezkagarriak diren datu hauek, are larriagoak dira gune erdaldunetan. Honek esan nahi baitu egun dugun hezkuntza sistemak ez duela euskararen ezagutza bermatzen, eta ondorioz, ez duela euskalduntzen. Gainera, onartuko duten curriculum dekretu berriak euskararen lehentasuna alboratuko du ingelesa eta gaztelaniari tarte handiago utziz, eta gure gizartearen ezaugarriei erreparatuz gero (jendarte guztiz erdalduna, euskararen presentzia eskasa, euskaraz aritzeko zailtasun etengabeak…), umeak eskolan euskalduntzea miraria izango da.
Hau dela eta, Euskal Herriak Bere Eskola taldeak manifestazio batera deitu digu euskaltzaleoi martxoaren 13rako (larunbata) 17:30ean Bilboko Arriaga plazatik abiatuta. Hauek dira aldarriak:

*Bai Haur eskola euskaldun eta hezitzaileari
*Bai euskalduntzea bermatuko duen hizkuntza ereduari
*Bai euskal kultura eta nortasunaren transmisiorako curriculum propioari
*Bai Euskal Herrirako berezko unibertsitateari
*Bai hezkuntzarako eskubide, kultur aniztasun eta hezkidetzari
*Bai hezkuntza herritik sortu eta herritar guztien zerbitzura jartzeari, publikotasunari
*Bai hezkuntza kritiko eta askatzaileari

Egoera ez da samurra, eta zenbait berbalagunek joateko asmoa dutela adierazi dute. Hau ere zure kasua balitz, 16:50ean Santurtziko tren geltokian aurkituko dugu elkar.

No comments: