santurtziko berbalagunok: Ikastaroak hastear daude

2008/10/13

Ikastaroak hastear daude


Aurrekoetan aipatu legez, Mamarigako Kultur Etxeko ikastaroak martxan hastear daude. Noiz? Bada asteazken honetan, urriak 15, etxe honetako gelak ekitaldez beteak egongo dira. Zer gustatu hura izango duzu Kultur Etxeari esker. Izan ere, aurten luzatu diguten kultur eskaintza ezin zabalagoa baita: perkusioa, txalaparta, erlajazioa, sexualitatea, dantzak, puntu gurutzea, panderoa..

Oraindik ere garaiz zaudete izena emateko. Soilik deitu behar duzue telefono honetara: 94 493 78 60. Bestela email honetara idatzi. Dena den, eta ohi bezala informazio zehatzena bertako web orrialdean izango duzue.
Hortaz, zuen asialdirako planik ezean ikastaro sorta itzela dago hautatzeko, dena autogestioaren bidez.

2 comments:

Anonymous said...

kaixo: santurtzira duela gutxi joan naiz bizitzera eta jakin nahi dut
zein da pandero ikastaroaren ordutegia? eskerrik asko

santurtzi euskalduna said...

Kaixo berrian agertzen den bezala link zuzena duzu Kultur Etxearekin eta hor informazio guztia emango dizute.