santurtziko berbalagunok: Bertso Afaria ostiral honetan!!

2008/10/20

Bertso Afaria ostiral honetan!!



Bertsolaritza sendo dabil geure herrian. Orain urte batzuk bertso saio gutxi izaten zen, baina azken boladan era honetako ekintzak ugaritu dira. Bertsozaleok ostiral honetan izango dugu aukera Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolariekin egoteko. Izan ere, Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak bertso afari bat antolatu du ostiral honetarako, urriak 24, La Kelo Gaztetxean.
Hitzordua 21:30ean izango da eta izena emateko xedea baduzue deitu telefono honetara 617 767 989 edo pasatu La Kelotik.

Uda igaro ostean eta bertso-lehorte luze hau gainditu nahi baduzue, ez pentsatu bitan eta anima zaitezte!!

5 comments:

Anonymous said...

4 euro? ondo dago? hau pagotxa!!!!!

Anonymous said...

izena emateko azken eguna?

Anonymous said...

Bai lau euro dira. Eta izena emateko eguna ez dakit. Hobe hor agertzen den telefonora deituz gero

Anonymous said...

ezin izan dut inorekin hitz egin, ez didate telefonoa hartu; mezu bat bidali diet baina erantzunik ez :(

saioa

Anonymous said...

Epa, izena eman dezakezue ezkerraldealeporaino@gmail.com e-mailera, gaur arratsaldera arte egin dezakezue, gero erosketak egin bahr dira-eta!!! Dena den, balitekeenez mezua beranduegi ikustea, kontuan izango dugu jende gehiago etor daitekeela, bihar arte!!!