santurtziko berbalagunok: Andolin Eguzkitzaren omenezko liburua

2008/10/08

Andolin Eguzkitzaren omenezko liburua


Ostiral honetan, urriak 10, arratsaldeko 18:00etan Katea ez da Eten liburuaren aurkezpena egingo dute Kresala Aretoan.
Denok dakigunez, Andolin Eguzkitza santurtziarrak ibilbide luzea egin du euskalgintzan nahiz literaturan, eta zendu zenez geroztik hamaika omenaldi eskaini zaio, baina haietako gutxi bere herrian, Santurtzin.

Liburu honetan Santurtziko gizarte eragile askoren lekukotasunak jasotzen dira, baita herri mugimenduaren hainbat gogoeta ere. Halaber, ekitaldian zehar Leire bilbao eta Castillo Suarez idazleen irakurraldiak eta errezitaldiak entzuteko abagunea izango dugu.


Honenbestez, euskararekin izango dugun hurrengo hitzordua ostiral honetan izango da. Anima zaitezte!

12 comments:

Anonymous said...

Lotsagarria izan zen ostiralekoa. Neu Andolinen omenezko ekitaldi batera joan nintzen, ez PNVren mitin batera.

Anonymous said...

Abian da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta hasiera guztiak izaten dira zailak. Urte luzez egon gara Santurtzin euskararen kontrako jarreren agindupean. Orain gauzak aldatu dira eta fruituak ikusten ari gara.

Anonymous said...

Zein nolako fruituak? Non ikusi dituzu?

Anonymous said...

Zer-nolako zerikusia du EBPNren kontu horrek Andolinen figuraren erabilera politikoarekin? Edozerk balio du? Mahaian zeuden hiru horiek ez al dute lotsarik sentitu?

Anonymous said...

Zuek ez al duzue aldaketarik nabaritu? Herri mailan aldaketak handiak izan dira. Inoiz ez dugu izan euskara zinegotzia, inoiz ez planik, indartu egingo dute euskara saila, jende gehiago egongo da lanean euskararen alde... Horiek dira fruituak!

Anonymous said...

Bere hitza jaten duen zinegotzi asanblearioa ez da "fruitua", proiektuak "diskrezio osoz" egin nahi dituen euskara teknikaria ere ez da "fruitua", EBPNtik hitzez hitz kopiatutako euskara plana ez da "fruitua"...

Anonymous said...

Batzu ez dira inoiz konforme egongo! Behingoz dugu zinegotzi euskaldun bat, urte luzeetan baztertuta izan duten udaletxeko euskara teknikariari beste langile batzuk ipiniko dizkiona Santurtzin euskara bultzatzeko eta, jakina, dena gaur nahi duzue! Duela hilabete gutxi onartu da EBPN. Hainbat eta hainbat ekimen ari dira garatzen eta, seguru nago, beste asko prestatzen! Eman denbora.
Oharra: ez dakit noiz hitza jan duen zinegotziak eta zergatik den asamblearioa. Ez dakit zein proiektu diren diskrezio osoz eta zer kopiatu den!

Anonymous said...

Zinegotzi euskaldun asko dugu, baina plenoetan erdera besterik ez da erabiltzen.
Teknikari horrek 20 urte darama lanpostu horretan PNVrekin, PSOErekin, PNV-PSOErekin... eta? Orain biktima bat izango da?

Santurtzitik said...

Santurtzi al día web gunearen bidez (http://www.santurtzialdia.com/modules.php?name=News&file=article&sid=1411) jakin dut ostiraleko ekitaldiaren ondoren Euskal herrian Euskaraz taldeak dokumentu bat banatu zuela Bringas eta Glariak egindakoen gainean. Ba al da testu hori eskuratzerik?

Anonymous said...

Joseba eta Karlosek, artikuluak eta liburuak idazten lortu ez duten “fama”, pasa den ostiralean Andolin Eguzkitzaren izena eta lana aprobetxatuz lortu nahi izan zuten. “Katea ez da eten” liburuaren aurkezpenean protagonistak ez ziren, Joseba Tobar, Karlos Glaria edo zinegotzi izena merezi ez duen Danel Bringas. Protagonista bakarra (Zoritxarrez egon gabe), Andolin Eguzkitza Bilbao izan beharko zen. Andolinek maite zituen, herria, familia, lagunak, hizkunta eta berba egiteko erraztasuna bigarren plano batean geratu ziren eta euskara plana, udal teknikariaren bazterketa politikoa eta soziala, españolistak, inperialistak, itsuak, e.a. lehenengoan. Zergatik zegoen Kresala aretoa erdi hutsik?, Zergatik Santurtziko euskaltzale asko eta asko ez dira enteratu liburuaren aurkezpenaz?. Ez dakit zer pentsatuko duten liburua egiteko ekarpenak eman dituztenek, ezagunek, lagunek, lankide ohiek, familikoek, e.a. baina nire uste apalean, Andolin Eguzkitza Bilbao, idazle, euskaltzain edo pertsona bezala urrezko altxorra da Santurtziar guztiontzat. Berak, horrenbeste maite zuen euskara bezala, guztiona bait da. Andolin, euskaldunak batzeko behar dugu eta ez erdibitzeko. Tobar jauna, politika egiteko datorren martxoan aukera paregabekoa izango duzu, eta seguru nago, pasa den ostiralekoa entzun ondoren Batzokiaren ateak zabalik dituzula.

Anonymous said...

zenbat lagun anonimo Santurtzin!! Ala anonimo lagun baten izena da? Eta gero ze euskara gutxi entzuten dugun! Ez dakit bada, baina ederto ari zar(a)ete egurra banatzen ea lan egiteko orduan ere hain prest zaude(te)n! kaka botatzeko leku ezin hobea topatu duzu(e),ezta? Animo santurtziko euskaltzaleok eta jarraitu blogatzen!

santurtzi euskalduna said...

Bueno nahiko da. Hau guztia eskuetatik joan zaizuela uste dut. Gainera honela segituz gero ez dut uste ezer konponduko denik.