santurtziko berbalagunok: Pirritx, Porrotx eta MariMotots Kabiezesen izango dira

2010/06/21

Pirritx, Porrotx eta MariMotots Kabiezesen izango dira

Berriro ere Pirritx, Porrotx eta MariMotots Kabiezesera etorriko dira KAKULen (Kabiezesko Jai Batzordea) eskutik. Emanaldia ekainaren 24an (osteguna) izango da 19:00etan Kabiezesko plazan. Jendetza espero denez antolatzaileen gomendioei jaramon egitea eskatzen da: haurrentzako ikuskizuna den heinean helduek ez dute umeen aurretik egon beharrik, ahal dela umeak bakarrik egon ikuskizunak iraun bitartean, eta bereziki jarraibideak bete.

Kabiezes auzoko jaiak kolorez margotuko dizkigute, eta jakina, kantatu, dantzatu eta salto egingo dugu beren abesti zoragarriak entzunez. Hitzordua dugu euskararan alde!!

No comments: