santurtziko berbalagunok: Liburu azoka Santurtzin.

2010/06/16

Liburu azoka Santurtzin.



Datorren astetik aurrera, ekainaren 18tik 27ra, Liburu azoka izango dugu Santurtziko Gernika parkean. Ekainean ia zeharo ezkutatu zaigun eguraldi onak lagunduko gaituelakoan, zenbait gauza gauzatu ahalko dugu gure euskara praktikatu eta hobetzeko. Zehazki bi ekintza izango ditugu gure hizkuntzan:
*Ekainaren 22an (asteartea) 11:00etan umeentzako ipuin kontalaria
*Ekainaren 24an (osteguna) 19:00etan Kirmen Uribe olerkari eta idazleak hitzaldia eskainiko du gune honetan.
Begi-bistakoa denez ekimen honek ume zein nagusien jakin-mina aseko du, hortaz, iragarritakoa zure gustukoa izan daitekeela uste baduzu parte hartu lituraturaren aldeko jai honetan.

2 comments:

Bai Esan Santurtziko euskara elkartea said...

Ustekabea izan genuen: Jon Arretxe ere egon zen bere azken bi liburuak aurkezten. Ez dakigu non iragarri zuten baina!
Uribek Bilbao-New York-Bilbao eleberriaz hitz egiteaz gain, Andoni Eguzkitza gogora ekarri nahi izan zuen bere herrian. Irakasle izan zuen eta ez omen du inoiz ahaztuko, berarengan sinetsi zuen lehena izan zen eta. Gure herriak ere oroitzapen onak ekartzen omen dizkio, txikitan aitarekin, osabekin-eta Mandangara sardinak jaten etortzen zen eta.

Bai Esan Santurtziko euskara elkartea said...

Upssss!!! Konturatuko zinetenez, Andolin Eguzkitza idatzi nahi genuen, eta ez Andoni Eguzkitza.