
Hamabost urte jardunean egon eta gero, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartearen bildumak burdin ustiategietako pieza, lanabes eta makina ugari eskuratu ditu. Materialon artean nabarmenena mea garraiatzeko bagoi eta bagoitxoen bilduma da, Euskal Herriko handiena. Aipatzekoak dira, modu berean, berreskuratu diren balde-lerroen astoak eta mea garbitzeko tromelak eta abar. Neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: erauzketa-tresnak (mailuak, aitzurrak…), lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta abar. Kasu askotan, pieza hauek Bizkaiko meatzaritzaren urrezko garaitik (XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera) gordetzen diren bakarrak dira.
No comments:
Post a Comment