santurtziko berbalagunok: Baionako Mendi Taldekoen gonbidapena

2010/05/05

Baionako Mendi Taldekoen gonbidapena

Jakina denez, urtarrilean Ezkerraldeko berbalagunok Mendilagun ekimena abian jarri genuen. Harrezkero, ugariak izan dira Euskal Herrian zehar mendi talde euskaldunekin izan ditugun harremanak. Bereziki aipagarriak dira Baionako Mendi Taldeak eskaini dizkigun ekintza nahiz txangoak, benetan paregabeak. Baina gauza bat dela bestea dela ezinezko izan zaigu elkartzea, hau dela medio, Baionako lagunek gonbidapen xarmangarri egin digute behar beste denboraz:
Ekainaren 19an: SAIOA BELATETIK (900m desnibela, 13km luzeera), hitzordua finkatzekoa da momentukotz, ibilaldiaren ondoren pote bat hartuko dugu eta proposatzen dizuegu gaua Baztanen igarotzea, horrela Arizkun herriko festak ospatuko ditugu, Baztango aterpe batean lo eginen dugu eta igandean Amaiurko gaztelu inguruan tokiko nahiz Nafarroako historia ezagutu ahalko dugu. Hortako eskatzen diogu jendeari izena emaiteko (lo egiteko) ekainaren 5a baino lehen. Ateraldi huntarat gomitatuak dira: Baztango AEKko gau eskola, Geu Gasteizekoak taldea, Bizkaiko Ezkerraldeko Mendilagun taldea.

Azken hauek gu gara!! Zer ez al zaizue ideia polita iruditzen? Hala bada gogoan hartu asmoa asteburu pasa egitea dela. Beraz izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen email honi idatziz.

1 comment:

Mendi Taldea said...

Aupa zuek,
zer erraiteko besterik ez dut. Gutaz informazio edota argazki gehiago ukaiteko, ideki weborri hau: http://menditaldea.blogspot.com
Ekainara arte beraz, izan untxa eta xintxo ibili!