santurtziko berbalagunok: Ongi etorri Korrika, bildu euskarara!!

2009/02/11

Ongi etorri Korrika, bildu euskarara!!


Azkenik korrikaren txanda iritsi zaio Santurtziri, honezkero kaleak kartelez beteta ikusiko zenituzten, baina hemendik aurrera Korrika Kulturalak bere txokoa hartuko du berbalagun eta euskaltzaleei euskarazko eskaintza ugaria emateko.
Gauza asko ikusi genuen atzokoan: irudiak, korrikaren bitxikeriak, kanta, arropa desfilea.. Denak giro bikainean!! Gutxi falta da Korrikari hasiera emateko, martxoaren 26an Tuteratik abiatuko da eta apirilaren 3tik 4ra (ostiral-larunbata) pasako da Santurtzitik goizeko 05:00etan.
Ongi etorri, beraz, Korrika garaira, ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira, euskararen mundura. Kanpotik zein barrutik, denok baikara euskararen seme-alaba, aita-ama. Aurkezpeneko argazki gehiago esteka honetan.

1 comment:

Unknown said...

aurkezpena oso ondo egon zen, orain zerbait berezi prestatu beharko da gaupasa egiteko korrika helduko den egunean