santurtziko berbalagunok: Bertso triki poteoan ateratako argazkiak

2009/02/03

Bertso triki poteoan ateratako argazkiak

Ostiralean gauza xelebre bat gertatu zen Santurtzin, iluntzeko zortziak aldera giza uholde bat txoko guztietatik ateratzen hasi zen euskara hutsean mintzo zelarik. Tabernak euskaldunez gainezka, bertako txikiteroak zeharo harrituta euskara tabernetan nagusi zela ohartzean. Ezusteko ederra hartu genuen bertso triki poteoak eduki zuen arrakasta itzela ikusita. Berbalagunok, AEK eta Udal Euskaltegiko ikasleok Santurtziko kaleez jabetu ginen euskara kalera ateraz. Baten batek 100 euskaldun baino gehiago bildu ginela esan zuen. Ez dakit zenbat izango ginen, baina tabernek ezin gintuzten berbalagunok barruan hartu!!

Ez zegoen denontzako tokirik!! Baina tarteka bertsolarien jardunari adi-adi egon ahal izan ginen!! Dena den, argazki guztiak esteka honetan klikatuta dituzue!!


2 comments:

aitor said...

Hummm!A zelako giroa nabaritzen den! A zer nolako pena bertan ez izana!

Anonymous said...

ITZELAAAAAAAAAAAA!!!!ZORIONAK!!!!