santurtziko berbalagunok: Negu Eguna ospatuko dugu!!

2008/12/18

Negu Eguna ospatuko dugu!!

Urtero legez Mamarigako Kultur Etxeak jai polit honetara joateko gonbitea luzatu digu. Ohiko ospakizunetatik kanpo eta kontsumismoa baztertuz, Neguko solstizioa (Negu Eguna) jai giroan pasatuko dugu Mamarigan. Noiz? abenduak 23 asteartea, baina adi egon hemen kartela baituzue!!:

Honez gain, ardo eta gazta baten zozketa, Mamarigako Jai Batzordearen tonbola, desio txarrak erreko ditugu.... Beti bezala autogestioaren bidez eta informazio gehiago hemen.

1 comment:

Anonymous said...

Salda urtero bezala gozo-gozoa izango da ezta?? Orain dagoen hotzarekin gorputza berotzeko ez dago beste irtenbiderik. Gora Kultur Etxea!!