santurtziko berbalagunok: Abenduaren 13an denok BECera!!

2008/12/05

Abenduaren 13an denok BECera!!


Garai heldu zaigu Euskaraz bai esateko, euskararen aldeko hitz politak ondo daude eta beharrezkoak dira, baina ekintzekin lagunduta ez badaude beti geldituko dira herren. Orain hamar urte Bai Euskarari ozen oihukatu genuen, eta aurtengoan abenduaren 13an arratsaldeko 18:00etan BECen Euskaraz bai aldarrikatuko dugu. Gure hizkuntzak biziraun behar duelako eta etorkizun duin bat behar duelako.

Hau dela eta, Kontseiluak (euskararen aldeko mugimenduak biltzen dituen elkartea) ekimen erraldoi hau antolatu du, oraindik ere honelakoak premiazkoak direlako. Beraz, santurtziar euskaltzaleok ez pentsatu bitan eta bete dezagun BEC aretoa!!.

Dohainik bada ere sarrera eskatu behar da nierebanoa web orrialdean, edo bestela Santurtzin bertan AEK eta Udal Euskaltegian, baita taberna hauetan ere: La Luna, Kalea eta Herriko Tabernan (asteartea azken eguna!!).


1 comment:

Anonymous said...

Zer polita ekitaldia, oiloipurdia jarri zitzaidan, herri honek kontzientzia handiagoa eta batez ere ekintza gehiago behar ditu.