santurtziko berbalagunok: Kultur Etxeko ikasturte hasierako jaia!!

2008/11/24

Kultur Etxeko ikasturte hasierako jaia!!



Berriro ere Mamarigako Kultur Etxea dugu hizpide. Autogestioaren bidez diharduen eragile honek esker ona helarazi nahi dio bere ekimenetan parte hartzen duen orori. Izan ere, aurten 10 ikastaro baino gehiago du abian jada, haietako asko euskara hutsean: bertsolaritza, panderoa, txalaparta, perkusioa… Honez gain, gelak beti beteta egoten dira auzotarren bilerak direla, musika taldeen entseguak direla, Mamarigako Abesbatza dela… Laburbilduz: sekulako kultur dinamika dago!!

Hau guztia ospatzeko, Kultur Etxekoek ikasturte hasierako jaia prestatzea erabaki dute. Azaroaren 28an arratsaldeko 19:30etik aurrera, jai giroan bilduko dira etxeak izan dituen berrikuntza lanak, ikastaroetan egiten diren gauzak eta esperientzia desberdinei buruz berba egiteko. Betiere sabela ederki beteta eskura eduki duten askari oparoari esker!!. Gehiago hemen.

1 comment:

Anonymous said...

Ba horixe sabela ederto beteko dugula!! Hau bizitasuna Kultur Etxean dagoena!!