santurtziko berbalagunok: Euskara Astea Itsasoko Ama eta Las Viñas ikastetxeetan!!

2008/05/19

Euskara Astea Itsasoko Ama eta Las Viñas ikastetxeetan!!


Berriro ere gure herriko haurrek klasez kanpoko ekintza andana izango dute euskaraz murgiltzeko. Aste honetan astelehenetik ostiralera egunero izango dute zerbait Itsasoko Ama eta Las Viñas ikastetxeetako ikasleek.

Zergatik? Bada bi eskola hauek Euskara Aste bana antolatu dutelako aste honetarako. Eskaintza ezin zabalagoa da eta ,besteak beste, honelako emankizunak egongo dira ikusgai: Magoak, antzerkiak, jolasak, ipuin kontalariak, herri kirolak...


Ezin esan aukera hau aparta ez denik, eta hemendik animatzen zaituztegu zuen umeekin honelako ekimenetan parte hartzera. Pentsa ezazue ondo, izan ere, eskolatik at non dute bada Santurtziko haurrek euskaraz jarduteko abagunea?.

Gorago aipatu legez, egitarauak ikaragarri zabalak dira eta informazio gehiagorik nahi baduzue: Mamarigako Eskolak antolatutakoa jakiteko idatzi email honetara eta Las Viñas eskolak zer duen jakiteko idatzi helbide honetara

1 comment:

Alazne said...

Eskerrikasko informazioagatik!!