santurtziko berbalagunok: Euskara izpiak

2008/04/18

Euskara izpiak

Argi dago jende askorentzat euskara ikastea gogo kontua dela, eta seguruenik, hainbat unetan nekagarri suerta daiteke prozesu luzea dela pentsatzen baitugu, edo ezinezkotzat jotzen baitugu.

Bada, inondik inora ez!! Ekimen berri honekin EUSKARA IZPIAK, hilero euskaldun berri bat elkarrizketatuko dugu euskararekiko zer nolako harremana duen jakite aldera. Oraingoan Eduardo Ruiz santurtziarraren txanda izan da eta elkarrizketan ikusiko duzue berak zer sentitzen duen gure hizkuntzagatik. Elkarrizketa ikusi nahi izanez gero:



Halaber, EUSKARA IZPIAK atal honetan euskalgintzan murgilduta dauden eragileekin ere hitz egingo dugu haien lana eta konpromisoa ezagutarazteko, baina hau aurrerago egingo dugu.

1 comment:

Ainara GarcĂ­a Miguel said...

Lehenik eta behin zorionak eman behar dizuet blog hau sortzeagatik. Neu ere euskaldun berria naiz eta Edurekin ikasten ari naiz. Ados nago esan duenarekin, Santurtzin zaila da leku bat aurkitzea euskaraz hitz egiteko eta nire inguruan dagoen jendeak ez du euskaraz hitz egiten, horregatik horrelako gauzak (hitzaldiak, antzerkiak eta emanaldiak) egitea oso ondo daude. Jendea animatu nahi dut euskara ikastera. Ez egin kasurik zurrumurruei, euskara gustuko baduzu ez da zaila izango ikastea. Lehenengo aholkua da gogotsu joatea eta bestea etengabekoa izatea. Beno laster arte