santurtziko berbalagunok: Haurrentzako berbenak San Jorge jaietan

2008/04/15

Haurrentzako berbenak San Jorge jaietan


Asteburu honetan UMEEK abagune ezin hobea dute euskaraz gozatzeko. San Jorge jaien harira, egunero edukiko dute dantzan zoratzeko aukera!!

Hiru emanaldi daude antolatuta Udaletxearen partetik J.J. Mendizabal Enparantzan arratsaldeko 19:00etan:
Apirilak 18, ostirala Poco-Pico
Apirilak 19, larunbata Poxpolo, Mokolo eta Konpainia
Apirilak 20, igandea Txorromorro.

Eskolaz gain haurrek ere beharrezko dute euskaraz bizitzea ahalik eta esparru gehienetan. Hortaz, lotu euskarari gure txikiek ere ondo baino hobeto goza dezaten.

No comments: