santurtziko berbalagunok: La Kelok bertso bazkari aparta antolatuko du.

2010/04/14

La Kelok bertso bazkari aparta antolatuko du.



Hona hemen La Kelo gaztetxeak burutuko duen euskarazko beste ekintza bat XI. urteurrenaren baitan: Bertso bazkaria apirilak 24 larunbata 14:30ean. Urtero bezala La Kelok bi bertsolari ekarriko ditu geurera: Jokin CastaƱos eta Manu Goionaga.
Hau bezalako aukera gutxi izango dugu Bertso Bazkari herrikoi batez gozatzeko. Izan ere, bazkari hau (oso oparo eta ona izango dena) dohainik izango baita (borondatea eskatuko da), eta bertan egongo den giroa ezin egokiagoa euskaraz mintzatzeko. Beraz, euskaltzale eta berbalagunok lotu euskarari eta ez utzi ekitaldi hau alferrik galtzen. Izena emateko bi aukera: La Kelotik pasatu edo email bat idatzi. Informazio guztia La Keloren webgunean. XI. urteurrena behin besterik ez da ospatuko, datozen hurrengoak hau bezain beteak izan daitezela!! Euskaltzaleok eskertuko dugu!!

No comments: