santurtziko berbalagunok: Txotx berbalagunok sagardotegira!!!

2010/02/02

Txotx berbalagunok sagardotegira!!!


Azkenik ailegatu da berbalagun eta euskaltzale guztiok itxaroten ari ginen unea... Otsailean sartu eta sagardotegi usaina inguruan igartzen hasita gaude. Ohi bezala menu ederra dugu esperoan: bakailo tortila, bakailoa piperrekin, txuletoia, gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak... eta nola ez sagardoa!

Mingaina giro jator eta euskaldunean askatu gura baduzu, AEK-k Sagardotegia antolatu du urtero bezala. Hernaniko Larre Gain sagardotegi ezin hobera abiatuko gara otsailaren 27an (larunbata) 17:30ean Santurtziko Parkeko arkupeetatik. Lehenik Astigarragatik osteratxo bat eman, eta afalorduan menu itzela izango dugu. Denak 37 euro balio du eta apuntatzeko azken eguna otsailaren 24a izango da. Izena emateko bidali email bat, pasatu AEKtik edo deitu telefono honetara: 94 493 80 71

2 comments:

NI said...

Ta zer ordutan itzuliko gara?

santurtzi euskalduna said...

Afaldu ondoren itzuliko gara. Bestela ordu txikietan jende guztia bueltarako elkartzea zoramena izaten da.