santurtziko berbalagunok: Ipuin kontalaria izateko ikastaroa!!!

2010/01/13

Ipuin kontalaria izateko ikastaroa!!!

Argi dago ipuinak entzun bitartean ikaragarri gozatzen dugula. Izan ere, ohartu orduko gure irudimena hegan hasten da ezinezko toki eta istorioak irudikatuz: mundu zoragarriak, pertsonaia xelebreak, zer pentsatu emango diguten ikasbideak… Baina seguruenik, are gozagarriagoa izan behar du ipuinak zuk zeuk kontatzeak, eta Mamarigako Kultur Etxeak autogestioaren bidez antolatu duen ikastaroari esker ipuin kontalari bihur zaitezke.

Tailer liluragarri hau urtarrilaren 29an hasiko da eta ostiralero burutuko da 18:00etatik 20:00etara. Lau saioko tailerra denez (urtarrilak 29, otsailak 5, 12 eta 19) izena eman behar da Kultur Etxean bertan edota email bat idatziz: mamarigakokultur@yahoo.es. Hortaz, Ipuin Kontalaria izateko ikastaroan izena eman nahi baduzu, animatu eta ekin ipuinak sortzeari. Zure ingurukoek eskertuko dizute!!!

2 comments:

Anonymous said...

Kaixo:
Tailerra zeinek emango duen esango diguzue?

santurtzi euskalduna said...

Kaixo Muskizeko neska batek emango du, tarteka antzerki talde batekin ipuin kontaketan diharduena. Soilik lortu ahal dizuet bere emaila.