santurtziko berbalagunok: Kultur Eguna datorkigu, euskaltzaleok prest al gaude??

2009/05/07

Kultur Eguna datorkigu, euskaltzaleok prest al gaude??



Urtero bezala maiatza hurbildu ahala Mamarigako kaleetan giro berezi bat sumatzen da. Eguraldi ona agertzeaz bat, kale ekintzak ugaritzen dira bertatik ibiltzen garenon gozamenerako. Jakina, honen guztiaren eragilea Mamarigako Kultur Etxea izaten da, eta ikasturtean horrenbeste lan egin ostean behar bezala ospatu beharra dago!!
Honengatik guztiagatik Kultur Eguna egiten dute urtean behin, eta aurtengo edizioan (maiatzak 23 larunbata) etxe autogestionatu honen barnean martxan egon diren ikastaroetako ikasleek Mamarigako kaleak beren eskarmentu eta bizipenez alaituko dizkigute. Hona hemen egitaraua:

*12:30ean Triki poteoa (Pandero ikastaroko ikasle eta Mamarigako Abesbatzari esker)
*14:30ean Zikiro Herri Bazkaria. Azkar ibili txartelak erosteko laster agortzen dira eta. Joan nahi izanez gero idatzi email bat Kultur Etxeari, telefonoz deitu (94 493 78 60) edo bertatik pasatu (Nafarroa auzunea z.g.)
*19:30ean Erromeria
*Egun osoan zehar: Txalaparta emanaldiak, Sukaldaritza eta Puntu eta Gurutze ikastaroetan egindakoaren erakusketa, Bertsolariak, Dantzak, Sexualitatea aztertzeko jolasak…
Esan bezala etxe barruan egiten dena kalera aterako da!! Ahh eta gogoratu bazkarira joan nahi izanez gero, azkar ibili behar duzuela. Larunbat honetan, maiatzak 9, salgai jarriko dira txartelak (Luna, Astrid, Herriko, Taxka eta Kultur Etxean).

2 comments:

Anonymous said...

Agian ez nago oso fino gaur baina... ze egunean izango da? ez dut aurkitzen...

santurtzi euskalduna said...

Arrazoi osoa duzu, ez dago. Ai hau buru hau neurea. Maiatzak 23 larunbata. Oraintxe zuzenduko dut, mila esker!!!