santurtziko berbalagunok: Santurtzin euskaraz!!

2009/01/13

Santurtzin euskaraz!!




Aste honetan gertakari xelebre bat dugu herrian, ohiko paiasaia hautsiz euskara sartu zaigu gure logelako leihotik!!. Euskara entzuten ez zen tokietan, halako batean nabarmena izango da. Poliki-poliki gure egunerokotasunaren parte bat izango da. Nork esango zuen?? Euskara kalean??

Bada bai, aste honetan berbatalde guztiak martxan jarriko dira!! zeintzuk diren jakin nahi duzu??:
  • Astehelenetan 09:00-10:00 Bocana tabernan eta 18:00-19:00 Kalean
  • Asteartean 18:00-19:00 Wagon tabernan

  • Asteazkenetan 19:00-20:00 Irlandesean

  • Ostegunetan 10:00-11:00 Cayo Triste tabernan eta 19:00-20:00 Kalean

  • Ostiraletan 19:00-20:00 AEKn eta 19:30-20:30 Lagun Etxean

  • Larunbatetan 12:00-13:00 Ttipi-ttapan

  • Igandeetan 16:00etatik aurrera Cayo Tristen

Hauek lehen bilerak dira eta kafetxo bat hartu bitartean esplikatuko dugu proiektu honen nondik norakoa. Hamar talde ditugu 65 lagunek osatuak, baina laster gehiago izango gara!!. Izena eman nahi baduzue gogoratu AEK, Udal Euskaltegia edo Euskara Sailean egin daitekeela. Bestela gure email berrira idatzi!!. Santurtzi euskaldun eta berbalaguna!!



1 comment:

Anonymous said...

Aupa Santurtziar euskaldunok!

Kontuan hartu ekimen hau euskara ikasten ari garenoi, hobetu nahi dugunoi, praktikatu behar dugunoi, ... oso erabilgarria izan daitekela. Baina, hortaz haratago, edozein herrian presentzia duin eta erabat normalizatua euskarari ematea da ekimena honen benetako balioa.

Denbora pasa ahala ikusi ahal izango dugu nola Santurtziko herrian euskara entzutea ez dela izango hain arraroa eta arrotza.

Euskera zabal dezagun mundura!