Eguraldi ederra izan genuen lagun aurreko asteburuan egin genuen bizikleta txangoan. Giro epela eta konpainia ona (15 txirrindulari batu ginen). Goizean goiz Barakaldotik Gueñes aldera abiatu ginen Alonsotegitik igarota, berbalagun askoren iritziz goizegi heldu ginen gure txangoaren helmuga zen tokira (Barakaldo-Gueñes-Barakaldo), eta eguerdia besterik ez zela ikusi genuenez jendea animatu zen ibilbide luzeagoa egitera, azkenean Galdames aldera jo genuen mendate labur (askori luzea egin zitzaigun!) bat igoz. Gaitz erdi Dabid gurekin zela bide posible guztiak erakusteko eta tropelaren egoeraz arduratzeko! Balentria egindakoan Galdamesen otordu txiki baina bizigarri bat egin genuen patxada handiz.
Hortik mugitu beharra sumatu genuenean, bide berdetik Portugalete aldera abiatu ginen bizikleten pedalei gogoz eraginik. Eta bukatzeko izerditan blai eta hankak akituta baina umorez lepo etxerako bidea hartu genuen (Sestao, Getxo, Bilbo, Barakaldo edo Santurtzi). Eguraldi bikaina izango dugu hemendik aurrera, eta begi-bistakoa denez, ez gara etxean geratuko! Argazki guztiak ikusteko klikatu honen gainean.
No comments:
Post a Comment