santurtziko berbalagunok: Berbalagun, UEUko ikastaroak eta deskontuak

2010/05/31

Berbalagun, UEUko ikastaroak eta deskontuak


Aurton ere, mintzapraktika egitasmoetan (berbalagunen) parte hartzen duten lagunek %25ko deskontua izango dute UEUk antolatzen dituen udako ikastaroetan. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:
  • Egitasmo batean parte hartzea.

  • Bestelako diru-laguntzarik ez jasotzea (bere udalarena, foru aldundiarena...)
Izena eman aurretik eskaera egin behar da, baieztatu ostean, ikasleak matrikula egingo du. Dudarik gabe, udan euskara lantzeko beste aukera paregabe bat.

No comments: