santurtziko berbalagunok: Barakaldo-Gueñes-Barakaldo bizikleta txangoa!!

2010/05/10

Barakaldo-Gueñes-Barakaldo bizikleta txangoa!!


Jakina da berbalagun proiektua gero eta handiagoa dela, gero eta euskaldun gehiago biltzen garela euskarak eskaintzen dizkigun babes eta beroaren pean. Gainera, denetarik egitea dugu gustuko, eta inguruko berbalagunok ezagutzeko beta luzatzen badigute, ezin muzin egin. Oraingoan Ezkerraldeko eta inguruko berbalagunok Sestaoko talde batekoek egindako gonbita burutuko dugu: maiatzaren 22rako (larunbata) Kadaguaren ibilbidea (Barakaldotik Gueñesera joan-etorria) txirringaz egitea proposatu digute eta guk Ezkerraldeko euskaltzale guztiak (eta inguruetakoak ere, jakina!) gonbidatu nahi ditugu. Gure plana honako hau da:
Santurtziarrok 08:15ean Santurtziko metro geltokian lotuko gara Barakaldorantz abiatzeko asmotan gainerakoekin biltzeko.
Alonsotegitik Gueñesera abiatuko gara (20km). Itzultzeko, Feve zerbitzua dago nahi duenarentzat. Barakaldotik 50 km dira, joan eta etorri. Ibilbidearen mapa ikusi nahi baduzue, egin klik hemen. Behin hiritik irtenda, oso bide erreza eta ederra da, bidegorrietatik.
Egun horretan euria egiten badu, plana bertan behera geratuko da. Izena emateko eguna markatuko dugu, maiatzaren 22an zenbat elkartuko eta zenbaten zain egon behar dugun jakiteko. Horretarako e-maila idatzi behar diguzue, maiatzaren 20a baino lehen, eta zuen izen-abizenak aipatzeaz gain, zein herritakoak zareten esan behar diguzue. Animatu eta etorri gurekin pedalei eragitera! Ez kezkatu, erritmo lasaian joango gara, ez pentsatu profesionalentzako irteera denik!

No comments: