santurtziko berbalagunok: Argazkilaritza tailerreko kronika

2010/05/21

Argazkilaritza tailerreko kronika

Valen eta Rakel berbalagunek ikaragarri ondo bideratu zuten eurek prestaturiko Argazkilaritza tailerra. Mamarigako Kultur Etxean bildu ginen 10 berbalagunok gozatu ederra hartu genuen beren azalpenak entzun bitartean. Argazki kamerari atarramendu onena ateratzen ikasi genuen: nola hartu, argia zelan islatu, irudiak erdigunetik atera... Hamaika trikimailu aisialdian atera ohi ditugun argazkiak txukunagoak izan daitezen!!

Gainera, eskura izan genuen Valen eta Rakelek idatzitako apunte sorta bikaina (eskuratu gura izanez gero, bidali email bat), eta hau lagun, askoz aiseago irudikatu genuen urrats bakoitza. Baina argi dagoenez berbak berbak baizik ez dira, eta ikasitako guztia praktikan jartze aldera, berbalagunok Bilbon egin genituen gure saiakerak. Benetan ikastaro paregabea!! Argazkiak ikusteko klikatu honen gainean.

No comments: