2008/12/19
Berbalagunok urtarrilean ekin euskarari!!
2008/12/18
Negu Eguna ospatuko dugu!!
Honez gain, ardo eta gazta baten zozketa, Mamarigako Jai Batzordearen tonbola, desio txarrak erreko ditugu.... Beti bezala autogestioaren bidez eta informazio gehiago hemen.
2008/12/17
Larunbatean bertsoz blai BECen!!
Etorri gurekin bertso onak gozatzera! Berbalagunentzat ere elkartzeko aukera paregabea!
Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira: http://www.botasarean.biz/ orrian (abenduaren 18ra arte) edo BBK-ko kutxazainetan. Kontuz! BECen ez dira salduko eta. (iturria: Bai Esan)
2008/12/15
Euskara ametsen giltza!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klik egin hemen!
Berbalagunok Txan handiarekin gozatu genuen
Izan ere, mago honen ikuskizuna handia izan zen zentzu guztietan. Zergatik? Bada Bai Esanek berriro ere jendetza bildu zuelako, berbalagun batzuek parte hartu zutelako (urtarrilean ekingo diogu!!), eta batez ere, ohikoa ez den arren euskarak bere tokia hartu zuelako emanaldi honek iraun bitartean.
Hemendik aurrera, euskara poliki-poliki haziz joango da gure herrian, gero eta gehiagotan erabiliko dugulako. Honetan ere beste hainbatek bezala Bai Esan eta Txan Magoak euren ekarpen xume eta tinkoa egin zuten. Hona hemen argazki batzuk (gehiago ikusi nahi baduzue, klikatu honen gainean).
2008/12/09
Artxila Murtxila, Txan magoa dator!!
Bai Esan euskara elkarteak (bisitatu bloga) antolatu du ekimen hau, eta denon parte hartzea ezinbestekoa da. Euskarara hurbildu eta gozatu. Ea baten bat kapaz den Txan handiaren trikimailuak deskubritzeko. Nik ezetz esango nuke, hain da trebea mago hau!!.
2008/12/05
Atzoko Berbalagun aurkezpena mundiala izan zen!!
Orain falta den bakarra jendeak izena ematea da bide hauek erabiliz:
Santurtziko AEK 94 493 80 71 (Iker)
Udal Euskaltegia: 94 461 02 15
Euskara Saila: 94 420 58 37
Edota email bat idatziz!!.
*Zer dira BERBATALDEAK? Euskaldun osoak (euskalduntze prozesua bukatuta daukatenak) zein euskara ikasten dabiltzanak lauzpabost laguneko taldetan elkartuko dira euskaraz hitz egiteko. Taldeok, adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta osatuko dira. Berbatalde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu, hori bai euskaraz aritzeko konpromisoa hartuta.
Santurtzi, ekin euskarari!! Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen.
Abenduaren 13an denok BECera!!
Hau dela eta, Kontseiluak (euskararen aldeko mugimenduak biltzen dituen elkartea) ekimen erraldoi hau antolatu du, oraindik ere honelakoak premiazkoak direlako. Beraz, santurtziar euskaltzaleok ez pentsatu bitan eta bete dezagun BEC aretoa!!.
Dohainik bada ere sarrera eskatu behar da nierebanoa web orrialdean, edo bestela Santurtzin bertan AEK eta Udal Euskaltegian, baita taberna hauetan ere: La Luna, Kalea eta Herriko Tabernan (asteartea azken eguna!!).
Ugaztun baten antsiak antzezlana!!
Ugaztun baten antsiak antzezlanak aurreiritzi horiek guztiak astinduko ditu, gure ustez oso ziurrak diren egitateak auzitan jarriko ditu. Guraso eta seme alaben arteko harremana du abiapuntutzat lan honek, helburu argi batekin: kontzientziak mugiaraztea.
Bada, hurrengo asteazkenean abenduaren 10ean arratsaldeko 20:00etan hitzordu ederra izango du euskarak, antzerkiaz gozatzeko AEK-k antolatu duen emankizun honetan.
2008/12/03
Berbalagunak badatoz!!
*Zer dira BERBATALDEAK? Euskaldun osoak (euskalduntze prozesua bukatuta daukatenak) zein euskara ikasten dabiltzanak lauzpabost laguneko taldetan elkartuko dira euskaraz hitz egiteko. Taldeok, adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta osatuko dira. Berbatalde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu, hori bai euskaraz aritzeko konpromisoa hartuta.
Agian azkarregi goaz.. baina hau guztia hobeto ulertzeko etor zaitezte aurkezpenera!. Eta egitasmoaren sustatzaileek (AEK, Bai Esan, Udal Euskaltegia eta Euskara Saila) ondo baino hobeto azalduko dute!!.
Pikor antzerki taldearen Jokaut! lana
hura nola ulertzen duten; komunikabideek transmititzen duten bortizkeriari buruz eta
gazteek hura nola harrigarriro irensten duten; objetu eta animalien kontrako bortizkeriari
buruz. Irainen ankerkeriari buruz ere hitzegingo dugu.
Biktimen bakardadeari buruz gogoeta egingo dugu, eta jazarpen ekintza ororen
inguruan ezartzen den isiltasunari buruz, lekukoek, ia beti, nahiago baitute isiltzea.
2008/11/28
BeHIak hezkuntzaz hausnartzen??
Noiz egongo da ikusgai erakusketa?? Abenduaren 3tik 19ra bitartean Kantaurin!!. Gehiago jakiteko idatzi helbide honetara.
Santurtzin... euskaraz... zergatik??
Euskara Eguna Santurtzin
2008/11/27
Haurrak 12 orduz euskaraz!!
- 9:30etan 12 orduz euskaraz ekimena hasiko da, bertan musika, jolasak, antzerkiak, bertsoak eta abar egongo dira. Ordu horretan ere Nafarroako Kutxak Euskal Pilota erakusketa irekiko du bere egoitzean.
- 10:00etan haurrentzako puzgarriak Lau joko, Lau kontinente. Karpan ere tailerrak egongo dira. Kalez kale erraldoiak ibiliko dira, baita udal musika banda ere.
- 12:00etan Eneko eta Miyukik beren bidaien gaineko hitzaldia eskainiko dute Kresalan. Honen ostean Eskoletako umeak bertsotan arituko dira Karpan.
- Benta zaharreko mutiko alaiak kalez kale ibiliko dira abesten. Marsel magoak ikuskizun ederra burutuko du karpan.
- 17:00etan Kanpanolue taldeak umeentzako berbena egingo du.
- 18:00etan Trapero del Rio antzerki taldeak Salam lana eskainiko digu.
- 19:00etan maratoi honi bukaera emateko Aiko erromeria taldeak dantzan jarriko gaitu.
Egia esan, Santurtzin hamabi orduz euskaraz aritzea posible izango da. Beraz, aukeratu eta gozatu!!
2008/11/24
Kultur Etxeko ikasturte hasierako jaia!!
Berriro ere Mamarigako Kultur Etxea dugu hizpide. Autogestioaren bidez diharduen eragile honek esker ona helarazi nahi dio bere ekimenetan parte hartzen duen orori. Izan ere, aurten 10 ikastaro baino gehiago du abian jada, haietako asko euskara hutsean: bertsolaritza, panderoa, txalaparta, perkusioa… Honez gain, gelak beti beteta egoten dira auzotarren bilerak direla, musika taldeen entseguak direla, Mamarigako Abesbatza dela… Laburbilduz: sekulako kultur dinamika dago!!
Hau guztia ospatzeko, Kultur Etxekoek ikasturte hasierako jaia prestatzea erabaki dute. Azaroaren 28an arratsaldeko 19:30etik aurrera, jai giroan bilduko dira etxeak izan dituen berrikuntza lanak, ikastaroetan egiten diren gauzak eta esperientzia desberdinei buruz berba egiteko. Betiere sabela ederki beteta eskura eduki duten askari oparoari esker!!. Gehiago hemen.
Ipuinez gozatzeko aukera itzela...
Etorri Kresala Aretora hurrengo ostiralean, hilaren 28an, arratsaldeko 20:00etan eta elkarrekin ipuinez gozatuko dugu!.
Haurrak zinemara doaz!!
Eskola orduetan izango da, Euskara Sailaren eskutik.
2008/11/19
Nomadak Santurtzira iritsiko dira!!
Nomadak dira pelikula eder honen abiapuntu eta helmuga. Munduan geratzen diren azken ibiltariak, kultura aberats eta zahar baten babesle zorrotzak. Sahara, Mongolia, Laponia.. Txoko miresgarri hauek ezagutzeaz gain, Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicenteren balentriak eta txalaparta jotzeko trebeziaz gozatuko dugu.
Izotza, harria, egurra, txalapartari hauentzat ez dago ohiko txalaparta berritzeko eragozpenik. Dena da posible, dena da egingarria musikaren bidez haien bizipenak helarazten dizkigutelako. Bada ostiralean besaulkian ondo uzkurtuta, geu ere nomada bilakatuko gara, Nomadak TX
Haurrentzako berbena!!
Dantza eta jolasen bidez, etxeko txikienek gainerako umeekin zein Txorromorroko kideekin ikaragarri ondo pasatzeko aukera izango dute. Gainera, larunbateko eguerdian 12:00ak aldera, ba al da plan hoberik??. Bada hori udazkena bukatzear dugula Euskara Sailak antolatutako ekitaldi hau ere aprobetxatu beharko dugu. Anima zaitezte eta ea zelako erritmoa dugun!!
2008/11/17
Ni naiz Hector, ni bakarrik.
2008/11/14
Zeru Gaineko Berlin.
2008/11/11
Haur dantzaldia Santurtzin!!
Bertan ohi bezala, dantza, txantxa, barre, salto egingo dugu!. Betizu behi bihurri hauek prestatutako azken emanaldia ikusi nahi baduzue, ezin duzue huts egin. Gainera, hil honetan tankera bereko beste berbena bat izango dugu bi larunbatetan. Hau lehenbizikoa izango da Euskara Sailak bultzatu duen Udazkena Euskaraz kanpainaren barnean.
Beraz, larunbat honetan euskaraz gozatzeko aukera duzu, non eta Santurtziko kaleetan!!. Hori bai, dantzatzen hasi aurretik ondo berotu. Osterantzean zaintiratuak eta axubetak izango dituzue!!
Euskal Herriko ohitura zaharrak
Ostiral honetan arratsaldeko 20:00etan hitzordu polita izango dugu kresala aretoan. Bertan gure ohituren inguruan egingo dugu berba, zein diren, nondik datozen. Felix Mugurutza etnografoak bere ezagutzak gurekin guztiokin partekatuko ditu eskema zaharkituren bat baino gehiago hautsiz. Euskaldunok gure usadion jakitun garela denon ahotan dabil, baina euskaldunok Gabonak betidanik ospatu ditugu?, Olentzero noiztik dugu ezagun?, eta gure ospakizunak guk uste bezain paganoak ziren??.
Urriaren 14an, Euskara Sailak antolatutako ekimen honetan, galdera hauei erantzun egokia eman ahal diezue ekitaldi honetan parte hartzen baduzue, bestela zuen jakin-mina ase barik geratuko da!!
2008/11/04
Elvi sabeliztuna bere panpinekin dator!!
Munduko bira jolasean.
Euskara sailak Udazkena Euskaraz kanpainaren barruan kokatu duen ekintza honek helburu hauek ditu:
- Lehen hezkuntzako umeekin jarrera eta jokabide arrazisten prebentzioa lantzea.
- Jolasa eta tailerren bidez kultura ezberdinen ezagutza ahalbidetzea.
Kontinente guztiak ezagutu gura badituzu, parkean duzu hitzordu hau.
2008/10/30
Azaroa ekitaldietan oparoa!!
2008/10/26
Euskara zine aretoetara!!
- Asteartean, urriak 28, Nany McPhee pelikula eskainiko dute SKA aretoan. Hona hemen laburpena: Nany McPhee ezohiko umezaina da botere magikoak baititu. Brown jauna berriki alargundu da eta laguntza behar du haurrak hezteko. Hara abiatuko da Mc Phee, baina Brown jaunaren zazpi semeak hamaika bihurrikeria egindakoak dira eta dagoeneko 17 umezain uxatu dituzte. Berriro egingo ote dute??.
- Ostiralean, urriak 31, Franklin eta Lakuko Altxorra pelikularen txanda izango da: Franklin gozatzen ari da udako opor egunetan; halako batean, familiak Licieren, altxor ehizan buru belarri diharduen izeba arkeologoaren ezusteko bisita izan du.
2008/10/20
Bertso Afaria ostiral honetan!!
Bertsolaritza sendo dabil geure herrian. Orain urte batzuk bertso saio gutxi izaten zen, baina azken boladan era honetako ekintzak ugaritu dira. Bertsozaleok ostiral honetan izango dugu aukera Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolariekin egoteko. Izan ere, Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak bertso afari bat antolatu du ostiral honetarako, urriak 24, La Kelo Gaztetxean.
Hitzordua 21:30ean izango da eta izena emateko xedea baduzue deitu telefono honetara 617 767 989 edo pasatu La Kelotik.
Uda igaro ostean eta bertso-lehorte luze hau gainditu nahi baduzue, ez pentsatu bitan eta anima zaitezte!!
2008/10/17
Euskara Sencilloaren manifestua (antzezlana)
Bada, Euskara Sencilloaren Manifestuaren bidez euskaldun berrion ahalegina goraipatzen da. Euskara errazagoa, hurbilagoa eta beroagoa izan daitekeelako. Zer demontre, euskaldunok finean ez dugulako zertaz lotsatu, ez al dugu ahalegin handia egin euskara ikasteko??. Horixe baietz!!
Asteazkenean arratsaldeko 20:00etan, urriak 22, barrez lehertu nahi baduzu, Bai Esan euskara taldeak oso gonbidapen tentagarria egin digu: Kresala aretora hurbildu eta bikote euskaldun berri honen abenturez gozatu!!.
Umeentzako ekintzak Serantes, Las Viñas eta Itsasoko Ama ikastetxeetan.
Egia esan, ez dirudi aspertzeko betarik egongo denik, ez behintzat ekimen honetan parte hartzen bada. Gainera, nork ez du oroitzen txikitan zenbat ordu ematen genuen olgetan telebistari jaramonik egin gabe? Bada, orain euskaraz egin daiteke, eta egia esanda, bideo jolasak egun batzuetan baztertzeagatik…
2008/10/16
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ikasle eguna.
- 12:00etan Santurtziko parketik kalejira.
- 13:00etan Aurkezpena, eta ondoren poteoa.
- 15:00etan Herria Bazkaria.
- 17:00etan Jolasak
- 20:00etan Kontzertuak Non ote? eta Bertan Behera taldeen eskutik.
- 24:00etan Jaialdiaren bukaera.
Bazkaria 5€ Kontzertuak 5€
Bazkaria+Kontzertuak 8€
Ekitalde gehienak La Kelo Gaztetxean gauzatuko dituzte, beraz, parte hartu nahi izanez gero, badakizue nora jo. Bestetik, ikasleak ez bazarete ere parte har daiteke. Ez ezazue jarri aitzakiatzat jada ikasleak ez zaretenik!!2008/10/13
Ikastaroak hastear daude
Oraindik ere garaiz zaudete izena emateko. Soilik deitu behar duzue telefono honetara: 94 493 78 60. Bestela email honetara idatzi. Dena den, eta ohi bezala informazio zehatzena bertako web orrialdean izango duzue.