santurtziko berbalagunok: Artxila Murtxila, Txan magoa dator!!

2008/12/09

Artxila Murtxila, Txan magoa dator!!



Berriro ere eta gure herrian oso esker onekoak garenez, Txan magoak bisita itzela egingo digu hurrengo ostiralean, abenduak 12 Munich aretoan (arkupeetan) 22:00etan.
Ikuskizun hau ez da nolanahikoa izango, helduentzat izango baita!! Aukera ezin hobea izena eman berri duten berbalagunentzat, eta nola ez euskaltzale guztiontzat!!.

Bai Esan euskara elkarteak (bisitatu bloga) antolatu du ekimen hau, eta denon parte hartzea ezinbestekoa da. Euskarara hurbildu eta gozatu. Ea baten bat kapaz den Txan handiaren trikimailuak deskubritzeko. Nik ezetz esango nuke, hain da trebea mago hau!!.
Plan on eta aparta ostiralerako duguna, berbalagun eta euskaltzaleok ikaragarri goza dezagun!!.

2 comments:

Anonymous said...

Martin teknikoaren aldetik, detaile polita izan zen pinarekin batera eman genizkien puntuak kantatuz saioari hasiera ematea:

Ia euskaraz pentsatu eta
euskaraz luzatu hitza...!
ez al da hori euskaldun baten
lehendabiziko baldintza?

Ondo kantatuta, gainera (EgaƱaren baimenarekin, noski). Eskerrik asko, Martin.

Eskerrik asko Txan Magoari ere, magiaz gozarazteaz gain, erakutsi zuen gizabideagatik, baita bertan egon ziren euskaldun guztiei ere. Argi geratu zen euskaldunak gizabidetsuak garela eta.

Euskararen erabilera ez ei da haziko, hitz egiten ez duena nolabait deseroso senti dadin lortzen ez badugu. Baita ez dakiena ere. Eta azken hau, ostiralean behintzat, lortu genuen.

Erdaldun batzuk oso "deseroso" sentitu ziren (eta gu sentiarazi) Txan Magoak erderaz ere egiten ez zuelako. "Nola liteke? Santurtziko taberna batean helduentzako ekitaldi bat antolatu eta "euskara hutsean"?" Bai, aizue, has zaitezte ohitzen, Santurtziko hizkuntza euskara ere bada eta.

Bai esan euskara elkarteko kidea.

Anonymous said...

Ados nago Bai esan-eko kidearekin! Santurtzi euskalduna!