Larunbatean, euskarari eusteko konpromisoa hartu genuen BECen elkartutako milaka lagunok. 10 urte bete ditu jada Kontseiluak, 10 urte iragan dira Euskal Herriko bost futbol zelai bete genituenetik, eta 10 urte pasa dira Bai euskarari adierazpena aurkeztu zenetik. Abenduaren 13an euskaldunok eta euskaltzaleok pauso bat harago eman genuen: “Bai euskarari”tik “Euskaraz bai” lelora jauzi egin genuen.
Gure hizkuntzaren egoera hauskorra da benetan, euskal hiztunon eskubideak behin eta berriro urratuak izaten dira eta gure eskubideen aurrean begirune falta salatzeko beharra sentitzen dugu. Kontseiluaren urteurrenean elkartu ziren artisten zirkuko ikuskizunek, Xabi Paya eta Uxue Alberdiren bertsoek eta Patxo Telleria eta Mikel Martinezen umoreak behar bezala adierazi zuten nolakoa den egun bizitzen (edo pairatzen) dugun egoera.

Euskal Herriko txoko guztietatik etorri zen jendetza eta berbalagunok ere BECen egon ginen. Berbalagunok pauso bat harago eman genuen… euskara gure ametsen giltza delako.

1 comment:
Hori da hori, denok euskaraz minztatzeko prest,bai euskarari eta euskaraz noski!!
gainera zelako berbalagun ederrak ezta??
Post a Comment