santurtziko berbalagunok: Berbalagunak badatoz!!

2008/12/03

Berbalagunak badatoz!!


Azkenik eta lan mordoa egin ostean Berbalagun progamaren aurkezpena egingo da abenduaren 4an arratsaldeko 19:00etan Kresala aretoan.

*Zer dira BERBATALDEAK? Euskaldun osoak (euskalduntze prozesua bukatuta daukatenak) zein euskara ikasten dabiltzanak lauzpabost laguneko taldetan elkartuko dira euskaraz hitz egiteko. Taldeok, adina, zaletasunak, eta disponibilitatea kontuan hartuta osatuko dira. Berbatalde bakoitzak dinamizatzailea aukeratuko du eta denon artean erabakiko dute noiz, non eta zertarako bildu, hori bai euskaraz aritzeko konpromisoa hartuta.

*Zer egin behar da BERBATALDE batean egoteko?. Oso erraza da, izena emateko fitxa bete eta kitto, gainera BERBALAGUNEko Berbataldeetan egotea DOAN da, ez duzu ezertxo ere ordaindu beharko.

Agian azkarregi goaz.. baina hau guztia hobeto ulertzeko etor zaitezte aurkezpenera!. Eta egitasmoaren sustatzaileek (AEK, Bai Esan, Udal Euskaltegia eta Euskara Saila) ondo baino hobeto azalduko dute!!.

2 comments:

Anonymous said...

bazen garaia! azkenean santurtzin ere berbalagunak egongo dira.

Anonymous said...

Atzoko aurkezpena oso-oso polita izan zen, niri antzerkia gustatzen zitzaidan. Euskaltegian apuntatuko naiz