santurtziko berbalagunok: Umeentzako ekintzak Serantes, Las Viñas eta Itsasoko Ama ikastetxeetan.

2008/10/17

Umeentzako ekintzak Serantes, Las Viñas eta Itsasoko Ama ikastetxeetan.


Urriaren 22tik aurrera Ikastetxe hauetako haurrek euskaraz murgiltzeko aukera edukiko dute klasetik at. Eskaintza ezin zabalagoa da, (mosakikoak, papiroflexia, gynkhanak, idazkera, jolas kooperatiboak, apainketak, antzerkia, kultura aniztasuna…). Umeen arteko harremana sendotzeari begirako jolas mordoa antolatuko du Keima taldeak Euskara Sailak sustaturik.

Egia esan, ez dirudi aspertzeko betarik egongo denik, ez behintzat ekimen honetan parte hartzen bada. Gainera, nork ez du oroitzen txikitan zenbat ordu ematen genuen olgetan telebistari jaramonik egin gabe? Bada, orain euskaraz egin daiteke, eta egia esanda, bideo jolasak egun batzuetan baztertzeagatik…

No comments: