Esku lanak egitea gustatzen zaizue?? Berbalagunok poteo gehiegi egiten dugula uste duzue?? Orain aukera aparta izango duzue zuen trebetasuna proban jartzeko. Izan ere, Fieltro Tailerraren bidez lepokoak, belarritakoak, panpinak, pinak... Nahi duzuena egin dezakezue material hau erabiliz!!. Dena den, ez larritu honelakorik inoiz egin ez baduzue, dinamizatzaileok nahiko traketsak baikara!!.
Noiz: ekainak 24 osteguna 19:30ean
Non: AEK euskaltegian
Parte hartu nahi baduzue bidali email bat urtarrilaren 22a baino lehen, edota deitu zenbaki honetara: 94 493 80 71. Materiala ordaintzeko bina euro jarri behar dugu, ondo pasatzeko prest??
1 comment:
Halako tailer gehiago egin behar dira!!! Oso polita izan zen amak (aitarik ez baitzen egon) eta seme-alabak aisiaz euskaraz gozatzen ikustea. Horrela, umeak ohituko dira aisialdian ere aita-amekin, umeekin eta helduekin euskaraz egiten, eta ez zaie arrotz egingo. Helduei euren artean ere euskaraz egiten entzuteko aukera izan zuten eta hori, zoritxarrez, ez da oso ohikoa gure herrian. Halako ekimenak bultzatu behar dira, umeek euskara helduen hizkuntza ere badela ikus dezaten! Ea hurrengoan aitak ere animatzen diren!
Post a Comment