santurtziko berbalagunok: Berbalagunok artista hutsak zarete!!

2010/06/28

Berbalagunok artista hutsak zarete!!


Kurtsoko azken tailerra gauzatzeaz batera, berbalagunok barruan daroaten adierazi gabeko artista azalarazi zuten arratsalde batez. Santurtziko AEKn bildu eta mahai baten bueltan Saioaren azalpenak adi eta zintzo entzun zituzten Fieltro Tailerrean ikasi nahi zutena ondo mamitzeko. Arratsalde parte horretan gure eskuak uste baino iaioagoak zirela egiaztatu ahal izan genuen, eta berbalagun batzuen alabak bertaratu zirenez euskara denon hizkuntza dela erakutsi genuen.
Emaitza ezin hobea: 14 lagun euskaraz, berriketan, barrez, eskulanak eginez, gauza berriak ikasiz, ekintzetan parte hartuz, euskara klasetik eta etxetik ateraz. Pena bakarra da tailerretik kanpo sei pertsona inguru geratu izana. Izan ere, eta dagoeneko ohitura bihurtu den legez, gure ikastaroak lar arrakastatsuak dira eta ezin dute hainbeste jende jaso. Baina beharbada hurrengo urtean atzera ere egingo dugu. Bitartean gozatu bertan ateratako argazkiekin (argazki gehiago hemen klikaturik)

1 comment:

Bai Esan Santurtziko euskara elkartea said...

Halako tailer gehiago egin behar dira!!! Hainbat adinetako andre santurtziar euskaldunak batera josten ikusteak lehengo saregileak ekarri dizkigu gogora. Oso polita izan zen, batez ere, ama-alabak (aita-semerik ez baitzen egon) aisiaz euskaraz gozatzen ikustea. Halako ekimenak bultzatu behar dira, umeek euskara helduen hizkuntza ere badela ikus dezaten! Horrela, umeak ohitu egingo dira aisialdian ere aita-amekin, beste umeekin eta helduekin euskaraz egiten, eta ez zaie arrotz egingo. Helduei euren artean ere euskaraz egiten entzuteko aukera izan zuten umeek eta hori, zoritxarrez, ez da oso ohikoa gure herrian. Ea hurrengoan aita-semeak ere animatzen diren!