Datorren asteko asteartean, ekainak 15 19:30ean, hitzordu interesgarria izango dugu Mamarigako Kultur Etxean. Bertan Imanol Murua izango da bere azken liburua Loiolako Hegiak aurkezten Kultur Etxeak bere XX. urteurrenaren baitan kokatu duen ekitaldian.
Erakargarri samarra da gaur egun dugun egoera korapilatsuan, iraganeko irakaspenetatik zerbait ikastea. Hauxe aurkituko dugu hitzaldian:
2004 urtean bakerako akordio baten bila Batasuna, EAJ eta PSEren ordezkariak biltzen hasi ziren Loiolako Arrupe etxean. Esperantza handia zegoen han jarrita, baina porrota etorri zen handik gutxira.“Zer gertatu zen Loiolan?” galderari erantzuten saiatu da Imanol Uria. Jesus Egiguren, Arnaldo Otegi eta IƱigo Urkullu politikariekin jardun eta elkarrizketa horietatik abiatu da Loiolakoen nondik norakoak eta porrotaren arrazoiak eraikitzeko saioa, eta hori da Loiolako Hegiak liburura ekarri diguna.
Gai honek denon interesa merezi du ezta? Azken baten gure herriaren egoera konpontzeko iraganeko jazoerak aztertu behar dira.
No comments:
Post a Comment