santurtziko berbalagunok: Mendilagunek Eretzako gailurra zapaltzea erdietsi zuten.

2010/03/09

Mendilagunek Eretzako gailurra zapaltzea erdietsi zuten.

Ezkerraldeko mendi talde euskalduna abian jarri zen aurreko igandean eguraldi txarraren gorabeherak gainditu ostean. Azkenik berbalagun eta euskaltzale hauek Eretza mendira joan ziren tartean giro aparta izan zutelarik: kirol egin, naturaren ikuspegiez gozatu, lagunen arteko berriketa lasaia eta eten gabe euskara ahoan!!! Honela, harrigarria badirudi ere, mendilagun ekimena agertu zaigu berbalagunon gogo eta irrika mugagabeari esker.
Antza denez, mendi zaletasun hau laster ase beharko dute berriro eta martxoaren 28an (igandea) Mugarra mendia izango da helmuga. Dima ondoan dagoen ingurune honek sekretu miresgarriak gordetzen ditu bere baitan, eta berbalagunok ezin gara etxean gelditu hauexek zertan diren jakin barik. Txango honetara animatzen bazara edo mendilaguna izan nahi baduzu, bidaliguzu email bat. Bitartean ikusi Eretza mendian ateratako argazkiak hemen klikatuz.

2 comments:

praktikatu AEK said...

Azkenean lortu zenuten!!! Zorionak!!!

Bai Esan said...

Aupa zuek! Bejondeizuela!!!