santurtziko berbalagunok: Bidaia folk taldearen kontzertua Kresalan.

2010/03/10

Bidaia folk taldearen kontzertua Kresalan.

Hil honetan abagune ezin hobea edukiko dugu euskal musika entzun eta dastatzeko. Laster abian izango da Gazteboxek antolaturiko folk jaialdia, eta honi esker, zenbait talde euskaldun izango ditugu geurean. Haietako lehena Bidaia taldea, martxoaren 18an (osteguna) 20:00etan ikusi ahalko dugu Kresala aretoan. Euskal musika eta dohainik, Iparraldeko talde itzel honek kontzertu ederra eskainiko digu. Ez dago luze pentsatu beharrik ezta??? Ikusi bideoa.

No comments: