Aste Santuko oporrak bukatutakoan euskarak kultur astinaldi ederra emango digu guztioi. Denetarik dugu: era guztietako ekintzak, era guztietako euskaltzaleontzat. Gozatu eta parte hartu. Apirilaren 17an ere Pozalaguako koba eta El Karpinerako txangoa izango dugu berbalagunok, baina arazo teknikoengatik ez da agendan azaltzen.
2010/03/25
Berbalagunok Pozalaguako kobazulo eta El Karpinera joango gara.
Udaberria gure artean dugunez geroztik, askoz tentagarriagoa da txangoak antolatzea. Batez ere, eguraldiaren gorabeherak hain muturrekoak ez direla izango jakinik. Astearte gaueko berbalagunek sobera ondo dakite zein atsegina den gertuko toki miresgarriak ezagutzea, eta hau dela medio, txango eder hau antolatu dute apirilaren 17rako (larunbata):
09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
Eta ondoren El Karpin animalia parkera joko dugu: inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi, baina gerora 2003an sail tematiko berriak gehitu ziren espezieen eboluzioa lantzeko.
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!
2010/03/24
GazteHerriaren aurkezpena girotzeko Aldats taldea zuzenean
Izugarria da ikustea Santurtzin zenbat talde euskaldun agertzen ari den poliki-poliki. Eta are izugarriagoa euskarari dioten atxikimendua. Talde horien artean Aldats talde santurtziar gaztea koka dezakegu, izan ere, 2009an musika egitasmo hau jaio zenetik euskal taldeen abestiak jotzeari ekin zioten. Baina denborak aurrera egin ahala beren abesti propioak sortzen hasi dira euren ukitu pertsonala erdietsiz.
Ezkerraldeko GazteHerria ekimenak ezaugarri hauek guztiak aintzat hartu eta ostiralean prestatu duen aurkezpen egunerako bukaera egitarua hauxe da:
martxoak 26 19:00etan kalejira udaletxetik eta 21:00etan ekitaldia zein Aldatsen kontzertua (apur bat geroago) La Kelo gaztetxean. Bitartean talde honekin gozatu ederra har dezakegu hemen klikatuta edo bideo hau ikusiz.
2010/03/17
Adarrots Ezkerraldeko folk musikaren erakusle onena.
Datorren martxoaren 27an, larunbata, 22:00etan Adarrots folk taldearen kontzertua izango dugu ikusgai Munich tabernan Gazteboxen eskutik. Hitzordu aparta musika mota hau gogoko dutenentzat, gainera zenbait estilo uztartzen dituztela aintzat hartzen badugu, folk estiloa bere esparru zabalean miretsi ahal izango dugu talde honi esker. Ez da Santurtzin eskainiko duen lehen kontzertua, eta zorte apur batekin askoz gehiago etorriko dira. Oraingoz gozatu bideoaz eta animatu kontzertura joaten.
2010/03/16
Norte Apache rap taldea eta Patxi Perez erromeria Txosna Batzordearen jaialdian.
Ukaezina da Santurtzi herria oso bizirik dagoela. Izan ere, jende askoren irrika izaten da herriari bultzada eta astinduak ematea lozorroan gera ez dadin. Honen erakusle garbia izan daiteke herrian dugun Txosna Batzorde dinamikoa, zeren eta Santurtziko jaietan egundoko kultur eskaintza eta giroa ematearekin konforme gelditu ez eta urtean zehar ekarpen aberatsa egin nahi baitigute. Hau dela eta, martxoaren 27 eta 28an egitarau oparoa izango dugu herrian. Baina hemen euskaraz burutuko direnak aipatuko ditugu:
*Martxoaren 27an 17:30ean Gernika parkean Patxi Perez eta Konpainia erromeria aparta izango dugu. Euskal dantzarik ez badakizu parada itzela izango duzu Iparraldeko talde honi esker.
*Martxoaren 27an 21:30ean Gernika Parkean Norte Apache rap talde euskalduna izango dugu erritmoa hezurretaraino sartzeko. Talde gaztea eta inguru hauetan zer esan handia ematen ari dena. Ikus ezazu bideoa

Iratxe Mugire abeslariaren kontzertua izango dugu Santurtzin.
Gazteboxek antolaturiko Folk jaialdiaren barruan beste euskal artista baten soinuez disfrutatzeko abagune bikaina izango dugu martxoaren 26n ostirala 21:30ean Be Cool tabernan. Bertan Iratxe Mugire kantautore gaztea izango dugu bere abesti sakon eta hurbilak eskaintzeko prest.
Hamabi urteak bete zituenetik ekin zion abeslari honek bere kasa abestiak sortzeari. Era honetan, eta astiro-astiro estilo propio eta pertsonala jorratu du gure zentzumenei kanta txukun eta ederrak oparituz. Kantari honengan eragin berezia eduki dute honako artistek: Silvio Rodríguez, Pablo Milanés, Pedro Guerra, L. E. Aute, Ismael Serrano, Albert Plá, Mikel Urdangarin, Mikel Markez, Sorotan Bele… Eta gogoko dituen musikariak aipatu ostean, ez al da zure baitan jakin-mina piztu?? Plan polita izan daiteke Barakaldoko neska honen kontzertua ikustea ezta? Areago euskaraz bada.
2010/03/15
Goxo-goxo eta fundamentuzkoa!!!
Berriro ere jende ugari batu zen Gorka Tubilla sukaldariak Mamarigako Kultur Etxean eskaini zigun Postre Tailer bikainera. Hainbeste lagun non berriro egingo dugun ikastaro zoragarri hau, izan ere, argi baino argiago geratu zaigu zelan gustatzen zaigun berbalagunoi jan eta lagunon artean gozatzea. Areago azken-buruko itzelak prestatu behar baditugu!!
Honela magdalenak, gazta tarta eta txokolate babaroisea giro atseginean prestzeari ekin genion. Eskuak zikindu, errezetei begiradatxoren bat bota ezer ez ahazteko eta nola ez sabelak bapo betetzen bukatu genuen egindakoa ikaragarri ona zegoen eta!! Honen erakusle ateratako argazkiak ditugu: klikatu honen gainean ikusteko.
Bestetik, oraindik ez dugu hurrengo Postre Tailerra egiteko apirilaren 13an asteartean 19:00etan izango da, itxaron zerrendan daudenekin gehi animatuko direnekin burutuko dugu. Horaz, parte hartu nahi izanez gero edo errezetak emailez jaso nahi badituzu, bidali zure posta helbide honetara: ezkerraldea@aek.org.
2010/03/10
Alaskatik Ushuaiara bizikletaz egindako bidaiaren ikus-entzunezko kronika!!!
Denok izan dugu urrutira joateko ametsa, egunerokotasunetik ateratzeko irrika. Era honetan, hain ezezagunak egiten zaizkigun gauzak gure bizitzaren parte bilaka daitezke istorio sinesgaitzak biziaraziz. Irudimena hegan hastearekin batera gure bidaia zaletasuna handitzen dela ukaezina da. Honengatik da hain berezia martxoaren 24an (astezkena) Udal Euskara Sailaren eskutik izango dugun hitzaldi/diaporama: Alaskatik Ushuaiara bizikletaz 20:00etan Kresala aretoan.
Diaporama honetan, 2005eko maiatzetik 2006ko ekainera bitartean, bakardadean bizikletaz eginiko bidaiaren nondik norakoak eskainiko ditu Endika Fernandez bidaiariak. Alaskako Anchorage hiriburutik abiatu eta Argentinako Ushuaian bukatu zen. Bitartean herrialde hauek zeharkatu zituen:: EEBB, Kanada, Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa Rica eta Panama. Gero, Cartagena de Indiasera (Colombia), Ecuador, Perú, Chile eta Argentina.
Zinez abentura ederra. Zuek prest al zaudete kontinete oso hau berbalagunokin batera zeharkatzeko?.

Bidaia folk taldearen kontzertua Kresalan.
Hil honetan abagune ezin hobea edukiko dugu euskal musika entzun eta dastatzeko. Laster abian izango da Gazteboxek antolaturiko folk jaialdia, eta honi esker, zenbait talde euskaldun izango ditugu geurean. Haietako lehena Bidaia taldea, martxoaren 18an (osteguna) 20:00etan ikusi ahalko dugu Kresala aretoan. Euskal musika eta dohainik, Iparraldeko talde itzel honek kontzertu ederra eskainiko digu. Ez dago luze pentsatu beharrik ezta??? Ikusi bideoa.
Palestinari buruzko hitzaldia Portugaleteko AEKn.
Tamalez ugari dira askatasun egarriz bizi diren herriak; ugariegiak oinarrizko eskubideak zein diren ez dakiten munduko herritarrak; txiroegiak egun batetik bestera beren lurra ostua izan dela ikusi duten lagunak... Munduko txoko askotan jazotzen dira gehiegikeriak, eta hau denok dakigunez ez da ezer berria. Baina honek ez du esan nahi beste albo batera begiratu behar dugunik. Izan ere, gauzak aldatzekotan denon ekarpen eta laguntza xumea ezinbestekoa baita.
Honen harira, Palestinari buruzko hitzaldia entzun ahal izango dugu Portugaleteko Xaribari AEKn (udaltzainen alboan) martxoaren 16an 20:00etan. Bertan AEK eta bertara joandako brigadista bati esker (Irati Gonzalez) beste herri baten bizipenak ezagutu ahal izango ditugu. Portugalete ez dago horren urrun ezta? Gainera, ez da izango santurtziarrok haraino joateko ohiturarik ez dugulako!!

2010/03/09
Mendilagunek Eretzako gailurra zapaltzea erdietsi zuten.
Ezkerraldeko mendi talde euskalduna abian jarri zen aurreko igandean eguraldi txarraren gorabeherak gainditu ostean. Azkenik berbalagun eta euskaltzale hauek Eretza mendira joan ziren tartean giro aparta izan zutelarik: kirol egin, naturaren ikuspegiez gozatu, lagunen arteko berriketa lasaia eta eten gabe euskara ahoan!!! Honela, harrigarria badirudi ere, mendilagun ekimena agertu zaigu berbalagunon gogo eta irrika mugagabeari esker.
Antza denez, mendi zaletasun hau laster ase beharko dute berriro eta martxoaren 28an (igandea) Mugarra mendia izango da helmuga. Dima ondoan dagoen ingurune honek sekretu miresgarriak gordetzen ditu bere baitan, eta berbalagunok ezin gara etxean gelditu hauexek zertan diren jakin barik. Txango honetara animatzen bazara edo mendilaguna izan nahi baduzu, bidaliguzu email bat. Bitartean ikusi Eretza mendian ateratako argazkiak hemen klikatuz.
2010/03/03
Postre tailerrerako prest zaudete?
Iazko esperientzia ona ikusita berbalagunok sukaldean murgiltzea erabaki dugu ostera ere Gorka Tubilla sukaldariaren laguntzaz. Oraingoan, aldiz, postrea edo azken-buruko tailerra burutuko dugu gure azukre dosia bikoiztu guran. Lehen euskaltzale gozoak baginen, hurrengo astetik aurrera Santurtziko melengenak izango gara ikasiko dugunari esker.
Ikastaroa martxoaren 12an (ostirala) egingo dugu 19:00etatik aurrera Mamarigako Kultur Etxean. 12 lagunentzako tokia besterik ez da egongo eta 3na euro jarriko dugu materiala ordaintzeko. Izena emateko azken eguna (email bat bidali) maiatzaren 11 izango da, hortaz, ibili bizkor tokirik gabe geratu nahi ez baduzu eta ekin gauzak euskaraz egiteari!!! Hauxe da menua:
*Txokolate babarroisea eta Jogurt babarroisea
*Gazta tarta

*Magdalenak (txokolatez eginak eta arruntak)
Ah! Eta argi dagoenez, azken-burukoak prestatu ostean sabelak bapo beteko ditugu. Bai horixe!!!
Ah! Eta argi dagoenez, azken-burukoak prestatu ostean sabelak bapo beteko ditugu. Bai horixe!!!
Euskal Hezkuntzaren aldeko manifestazioa.
Azken ikerketetan atera diren emaitzek diotenez, A ereduak ez du inor euskalduntzen, B ereduak ikasleen herena besterik ez eta D ereduak ikasleen hiru laurdenak. Hain kezkagarriak diren datu hauek, are larriagoak dira gune erdaldunetan. Honek esan nahi baitu egun dugun hezkuntza sistemak ez duela euskararen ezagutza bermatzen, eta ondorioz, ez duela euskalduntzen. Gainera, onartuko duten curriculum dekretu berriak euskararen lehentasuna alboratuko du ingelesa eta gaztelaniari tarte handiago utziz, eta gure gizartearen ezaugarriei erreparatuz gero (jendarte guztiz erdalduna, euskararen presentzia eskasa, euskaraz aritzeko zailtasun etengabeak…), umeak eskolan euskalduntzea miraria izango da.
Hau dela eta, Euskal Herriak Bere Eskola taldeak manifestazio batera deitu digu euskaltzaleoi martxoaren 13rako (larunbata) 17:30ean Bilboko Arriaga plazatik abiatuta. Hauek dira aldarriak:
*Bai Haur eskola euskaldun eta hezitzaileari
*Bai euskalduntzea bermatuko duen hizkuntza ereduari
*Bai euskal kultura eta nortasunaren transmisiorako curriculum propioari
*Bai Euskal Herrirako berezko unibertsitateari
*Bai hezkuntzarako eskubide, kultur aniztasun eta hezkidetzari
*Bai hezkuntza herritik sortu eta herritar guztien zerbitzura jartzeari, publikotasunari
*Bai hezkuntza kritiko eta askatzaileari
Egoera ez da samurra, eta zenbait berbalagunek joateko asmoa dutela adierazi dute. Hau ere zure kasua balitz, 16:50ean Santurtziko tren geltokian aurkituko dugu elkar.

2010/03/01
Sagardotegia eta ziklogenesi madarikatua!!!
Inoizko sagardotegi aldrebestuena izan zenak bukaera ezin hobea eduki zuen. Hernanira joan ginen 103 berbalagun eta AEK-ko ikasleok ez genuen espero zorioneko ziklogenesi lehergarri horrek horrenbeste kalapita eragingo zuenik!!! Hernanira iritsitakoan bertako udaltzainek bi aukera eskaini ziguten: Bilbora itzuli edo Hernanin goizeko 04:00ak arte geratu autobusak ordu horretara arte mugitzea galarazita baitzegoen… Hortaz, AEK-ko irakasle parrandazaleek erabakia hartu zuten berbalagun zein ikasleekin adostu ostean: Sagardotegira joan!!! Larregain sagardotegian giroa ezin hobea izan zen, eta denok menu zoragarriaz gozatu genuen: bakailao tortilla zaporetsua, ahoan desegiten zen bakailaoa, txuletoi samur guria, gazta, teilak… Txuletoia birritan jan zuenik ere egon zen!!
Afalostean 04:00ak arte busak mugitzerik ez zegoenez, atseden hartu nahi zutenek autobusetan hartu zuten aterpe. Gainerakook, aldiz, sagardotegiko langileen autoetan abiatu ginen Hernanira parranda txikia egiteko xedez… Zinez gau ahaztezin eta xarmangarria.. Ziklogenesiak apika kalteren bat edo beste sorraraziko zuen, baina, guk uste sagardoak aje handiagoak utzi zituela Hernaniko bazterretan!!! Argazki guztiak hemen klikatuta.
Aizu aldizkaria merkeago berbalagunontzat!
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta harpidetza bidez jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan.

Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko. Mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen baduzu urteko harpidetza merkeago egingo dizugu. Bete datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.
Subscribe to:
Posts (Atom)