santurtziko berbalagunok: Patinatzen ibili eta gero salda bero!

2009/02/09

Patinatzen ibili eta gero salda bero!

Igandean une dibertigarri eta atseginak bizi izan genituen! Jendetza batu (22 lagun) eta segituan patinatzeari ekin genion inolako lotsarik gabe. Hortxe aritu ginen aditu, ezjakin eta hasiberriok. Baina denok pozaren pozez eta barrez:


Den-denok, ezer ez genekienok barne, patinatzea lortu genuen. Hobeto edo okerrago, baina inor ez zen etxeratu bere kabuz patinatzen ikasi gabe!! Argazki guztiak lotura honetan klikatuta.

No comments: