santurtziko berbalagunok: Koldo Amestoy ipuin kontalaria eta Pantxix Bidart musikaria.

2009/02/25

Koldo Amestoy ipuin kontalaria eta Pantxix Bidart musikaria.


Urtero huts egin ezin digun bisita bat jasotzen dugu, urtero Iparraldetik ipuin, bizipen, amets berriak ekartzen dizkigute, eta noski, gu pozaren pozez egon ohi gara hauen zain, irrikan. Eguna gero eta hurbilago dago, eta Koldo Amestoy ipuin kontalariak belarri eta arimak erne jarraraziko dizkigu bere istorio liluragarriak aditzen ditugun bitartean, areago, Pantxix Bidart musikari eta kantariak doinuz eta notaz hornitzen baditu.
Musikak eta ipuinek giro magiko eta atseginean murgilduko gaituzte Kresala aretoan, martxoaren 5ean osteguna 20:00etan. AEK-k korrika kulturalaren baitan prestatu duen emankizunean. Aneta Bokaleko ikuskizun paregabea ikusteko prest zaudete berbalagunok?? Bizi, sentitu eta amets egin euskaraz!!

1 comment:

Anonymous said...

Berriro etorriko da Koldo Amestoy!! Hau mundiala bertan egongo naiz bera entzteko prest