santurtziko berbalagunok: Bertsolaritza ikastaroa Kultur Etxean

2009/02/09

Bertsolaritza ikastaroa Kultur Etxean



Ohi bezala Mamarigako Kultur Etxetik beste proposamen interesgarri bat heldu zaigu. Beti bezala elkarte hau kultura euskaltzalea sustatu nahian, hamaika ekimen sortzaile eta parte hartzaile burutzen dihardu. Oraingoan Bertsolaritza Ikastaroa da eskaintza, aurreko tailerra bukatu ostean, hainbat pertsonak euren interesa plazaratu dute ekintza honekiko. Euskaltzale, bertsozale eta berbalagunok alboratu ezin dugun ekintza!

Asteartero izango litzateke 20:30etik aurrera Mamarigako Kultur Etxean. Izena emateko epea otsailaren 19an bukatuko da. Izena eman nahi baduzue idatzi email bat edo bilatu informazio gehiago web honetan. Ez da izango Santurtziko eragileok lan gutxi egiten dutelako euskararen alde!! Anima zaitezte!!


1 comment:

Anonymous said...

Hori dunk eta!! gora Mamarigako Kultur Etxea!! Zuek bai euskararen antzindariak!!