Martxo aldera Santurtziko berbalagun batzuek txango ezin hobea burutzea proposatu ziguten gainerako berbalagunoi: Karrantza haraneko Pozalakuako koba eta El Karpin parkea bisitatzea. Benetan ideia zoragarria iruditu zitzaigun, eta honela izanik txangoaren nondik norakoak zehazteari ekin zioten ilusio handiz. Hasieratik ostera, oztopoak aurkitzen hasi ginen. Izan ere, Pozalagua larunbat batean (apirilaren 17an hain zuzen ere) ikusi nahi izanez gero, gutxienez 20 pertsonako taldea osatu behar omen genuen bisitaldia euskaraz izan zedin. Bitxia iruditu zitzaigun arren gaztelaniaz ez baitago inolako eskakizunik ezta gutxieneko talderik ere, baiezkoa eman eta berba taldeetan informazioa zabaldu genuen jendea parte hartzera animatuz. Emaitza egundokoa: 33 lagun bildu ginen! (azkenean 37)
Datu hori eskuan Pozalaguakoa lotzeaz kargutu zen berbalagunak turismo bulegora hots egin zuen honen berri emateko asmoz. Zur eta lur entzun zituen kobako kudeatzaileen hitzak: Antza, bisita gaztelaniaz besterik ezin zen egin!! Berbalaguna muturtuta eta sinistu ezinik irtenbideren bat aurkitzen ahalegindu bazen ere, Pozalaguakoak ezetz eta ezetz ezinezko zela!!
Gauzak honela, neuk deitzea erabaki nuen anabasa hau argitu eta azalpenak zeintzuk ziren jakin guran, eta batik bat, baldintza horietan txangoa egitea zail samarra baitzen: bisita euskaraz ez bazen txangoa bertan behera eta bi egun baizik ez ziren falta!! Jasotako erantzuna ezin petralagoa izan zen. Nonbait, asteburuetan Espainia estatutik jende andana etorri ohi denez hau planteatu ziguten: guk eskatutako orduan nolatan geratuko zen jendea koban sartu gabe guk euskaraz egiten bagenuen, zeren eta beharbada haitzulora sartzeko 80 lagun elkartu ahal baitira larunbat batean harpe hauek miresteko xedez.
Ni ere aho bete hortz eta erresumintzen hasita: aldez aurretik eskatuta geneukala, bidegabea zela hitzordua eskatuta egonik euskarazko bisita ukatzea, hizkuntza eskubideak urratzen ari zirela, ea erdaldunek ezin zuten itxaron gure ordubeteko bisita amaitu arte… Eta hala ere, eurek beraienari eutsi zioten: ezin zutela salbuespen hori egin kanpotik jende asko joan ohi delako, hobe genuela astean zehar egitea, sentitzen zutela baina ezin zela ezer egin…. Ni ere behin eta berriz tematu nintzen baina alferrik. Plana aldatu eta Kobenkobara joatea deliberatu genuen txangoa bertan behera ez geratzearren. Hor arazorik ez “kanpotik ez baitoa hainbeste jende”. Koba txiki eta oraingoz ezezagunean euskara, koba handi eta itxurosoan gaztelania…
Azken batean argi geratu zena honako hau izan zen: Pozalagua euskaraz bisitatzeko eskola umea ez bazara (astean zehar egiteko), jai daukazu. Asteburu batean aldez aurretik eskatuta ere, bisita beti izango baita gaztelaniaz. Gainera, nahiz eta talde handi bat eratu eta zoko-moko guztiak arakatu, ahalegina hutsala izango da euskara bigarren mailako hizkuntza baita Pozalaguako kudeatzaileentzat. 37 euskalduni diru publikoz lagundutako toki batean kultura euskaraz jasotzea eta euskaraz bizitzea galarazi digute. Bidali zure kexa email hauetara: info@karrantza.com, udala@karrantza.org.

Eredu hau erabil dezakezu:
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza den heinean, Pozalaguan asteburuetan edota eskatzen denean bisitak euskaraz izatea eskatzen dut arrazoi hauengatik:
1. Euskara hizkuntza ofiziala da
2. Bisita euskaraz ukatzea hizkuntza eskubideen kontrako urraketa da.
3. Diru publikoz lagundutako ekimena izanik honela jardun beharko zenuketelako.
Eskaera aintzat hartuko duzuelakoan eta honelakorik berriro gertatuko ez delakoan
Agur.

5 comments:
Lotsagarria da horrela ibili behar izatea. Aupa berbalagunok!
kaixo!
jada bidali dut nire mezua
ea denon artean lortzen dugun hori aldatzea.
gora berbalagunoooook!!
Aupa!!
Pozalaguan gertatu zitzaizuenaz jakin izan dut eta bertakoa izanik mingarria iruditzen zait niri ere bisita euskeraz ukatzea. Baina esan behar dizuet Bizkaiak edo Euskadik (edo dena delakoak) ahaztuta daukala Karrantza bizitzaren hainbat arlotan: ur edangarria, garraio publikoa,... eta euskera horien artean beste arlor bat da. Eta uletzen dudan arren, eskubideen urraketa dagoenean salatu behar dela, ez zait zuzena iruditzen asteburu pasa etortzen zaretenok horrela haserretzea.
Nire herriaz jaso duzuen erantzunaz lotsatuta eta gauzak aldatuko direlako itxaropenaz agurtzen naiz.
Barkatu bigarren anonimo, baina bertakoa izanda edo ez izanda salatzeko eskubide osoa daukagu, eta gauzak ez nahastu. Guk ez al dugu bertan ematen diren eskubideen urraketak salatu behar? Bale bada, ez dut ulertzen, bertako euskaldunok salatuko duzue? Animo eta jarraitu bide horretatik, zeuek bakarrik! (jarraitzen du)
Pasa den urtean KORRIKA bertatik atera zenean Karrantzako askok AEKri hori eskertu zioten eta bide batez urteetan egin duen esfortzua, bertaraino irakasleak eroanda, kilometrajea pagatu barik eta abar, izan ere bertako inor ez da agertu klaseak emateko prest. Horretarako laguntza behar da, kanpokoa eta gero besterako asteburu pasako domingeroak gara?
Post a Comment